Didakteka
Europako Kontseiluaren ekimenak Europako Erreferentzia Marko Bateratua dela-eta
- Atalak:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Atalak:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 1424
- Iruzkinak: 4
- Gogokoak: 1
GIELEren bidez heldu zaigu Europako Kontseiluaren zenbait ekimenen berri. Izan ere, aukera dago azken erakunde honen Hizkuntza Politika esparruko albisteetara harpidetzeko: https://www.coe.int/en/web/language-policy/newsletter-subscription. Hala, azken garapenei eta antolatuko diren ekitaldiei buruzko informazioa jasoko da bide horretatik, ekitaldietan izena emateko estekak barne.
2022an zehar, online tailerrak antolatuko dira --ingelesez zein frantsesez eta itzulpenik gabe--, hilabete bakoitzeko lehenengo ostegunean, uztail eta abuztuan izan ezik. Egia ere bada tailer horietan parte hartzeko eskaera handia izan ohi dela eta deia egin eta 48 orduko epean bete egiten direla; hala ere, astebetera edo errepikatu egiten dira eskaera nahikoa izanez gero. Hona hemen aurreikuspena:
Noiz |
Izenburua |
Aurkezlea |
Otsailaren 3a |
Key concepts in the CEFR Companion volume: What might these mean for teaching? |
Brian North |
Martxoaren 3a |
The learner as social agent: implications for curriculum design & classroom practice |
Bernd Rüschoff |
Apirilaren 7a |
Le Volume Complémentaire du CECR: qu'y a-t-il de nouveau pour l'enseignement des langues? |
Evelyne Bérard |
Maiatzaren 5a |
The action-oriented approach: From theory to practice |
Enrica Piccardo |
Ekainaren 2a |
Assessing plurilingualism: An example from practice |
Belinda Steinhuber |
Irailaren 1a |
Taking account of the CEFR Companion Volume in the national and school curriculum |
Daniela Fasoglio |
Urriaren 6a |
Le Volume complémentaire du CECR: un outil pour la formation des enseignant·e·s de langues étrangères |
Rosanna Margonis-Pasinetti |
Azaroaren 3a |
Mediation in/for the language classroom: learning situations and formative assessment |
Adolfo Sánchez Cuadrado |
Abenduaren 1a |
Developing CEFR-based assessment rubrics and rating scales for interaction and production |
Claudia Harsch |
Halaber, maiatzaren 24 eta 25ean Nazioarteko Konferentzia bat antolatuko da.
Ekimen hauek badute aurrekaririk. EEMBaren Liburu Osagarria (CEFR Companion Volume) argitaratu ondoren, Europako Kontseiluko Hezkuntza Sailak hilero web-mintegiak antolatu zituen 2021ean hizkuntza-profesionalei EEMBaren funtsezko kontzeptuak ezagutzen laguntzeko, baita horiek irakasteko eta ikasteko praktiketan integratzeko moduak aztertzeko ere. Funtsezko kontzeptuen artean, honako hauek ditugu: ekintzara bideratutako ikuspegia, eleaniztasuna eskolan, ikasleen gaitasun eleaniztun eta kulturaniztuna edo zeinu hizkuntzekiko bitartekaritza. Tailer hauetako PowerPoint aurkezpenak, bideo-grabaketak zein ikasgelako materialak Sarean daude eskuragarri, www.coe.int/lang-cefr helbidean.
Azkenik, gogoan izan 2020an argitaratutako CEFR Companion Volume liburuaren gaztelaniako bertsioa iaz plazaratu zuela Cervantes Institutuak eta laster izango dugula eskuartean euskarazkoa.