e-Hizpide: monografiak

Argitaratua: Wednesday, 15 September 2021, 2:07 PM
eHIZPIDE

Hogei urte igaro dira HABEk HIZPIDE aldizkariaren azken monografikoa argitara eman zuenetik. Lau zenbaki plazaratu ziren 1991-2001 bitartean, aldizkariaren ohiko zenbakietako edukiak osatuz. Orain, eta 2016an aldizkariak mundu digitalera egindako jauziarekin bat eginez, berriz ere monografien ildo hari ekitea erabaki da, xede argi batekin: e-HIZPIDEren eremuan artikulu baten izaeratik harago dauden ekarpenak zabaltzea, aberasgarria izango delakoan euskalduntzearen esparrurako eta, oro har, hizkuntzen ikas-irakaskuntzarenerako. Horrela, bada, Irakasbil atari honetan jasoko dira Monografiak eta Ikerketak atalean, bai garai hartako zenbaki monografikoak, bai Hizpiden gai mononografiko gisa argitaratu zirenak, bai hemendik aurrera argitaratuko direnak.

Halaber, bada azpimarratu beharreko beste berrikuntza bat:  Creative Commons lizentziapean argitaratuko dira aurrerantzean aterako diren zenbakiak, aitortu-ez komertziala-lan eratorririk gabe eran, hain zuzen.

Aldizkariaren ibilbide guztia aintzat hartuz —azken finean, 1983an hasitako lan-ildo oparo baten jarraipena baita oraingo hau— eta paperezko garaiko aurkezpen-bukaeretako hitzak gogoratuz: probetxuzkoa izatea opa dizugu.


Beste eduki interesgarriak

Uxue Zalbidea Olabarri

Hizkuntza-eskakizunak funtzio eta atazen arabera: Uliazpi_Monografiak 5

Lehengoan iragarritakoari jarraikiz, e-Hizpide aldizkarian ere monografien ildoari ekitea erabaki da. "Hizkuntza-eskakizunak funtzio eta atazen arabera: Uliazpi" da lehendabizikoa. Hala, Uxue Zalbidea Olabarrik helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko bekaldian 2018 eta 2019an HABEn egindako ikerketaren emaitza duzu Monografiak 5 honetan, aldez aurretik e-HIZPIDE aldizkariaren 94. zenbakian argitaratutako artikulua osatu eta ikuspegi osoagoa emateko asmoz. https://doi.org/10.54512/ZUJR1756