Josu Goikoetxea hil da

Argitaratua: Monday, 24 January 2022, 11:58 AM
Josu Goikoetxea

Josu Goikoetxea Arrieta lankidea —Goiko— 65 urte zituela hil da 2022ko urtarrilaren 22an Mungian. Gabriel Aresti euskaltegian aritu zen irakasle; gero, HABEren sorreran parte hartu zuen 1981ean, eta harrezkero bertan lan egin du: Bilboko HABE euskaltegian, Ikuskatzailetzan, Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuan…

Aipatzekoa da HABEren zenbait argitalpenetan egindako ekarpena: Zeu zeutara: bakarkako alfabetatze gidatua, Alfabetatzerako Langaiak. Bizkaieratik Baturantz

Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) batzordean esku hartu zuen, baita HABEren C1 maila egiaztatzeko lanetan ere. C1 mailaren epaimahaiburu jardun zuen urte luzeetan.

Lankide fina, prestua eta alaia. Goian bego.