Zure hatz marka euskaraz!

Argitaratua: Tuesday, 2 November 2021, 10:41 AM
Zure hatz marka euskaraz!

"Zure hatz marka euskaraz!" kanpaina abian jarri berri du Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Gobernu Kontseiluak apirilean onartu zuen Euskararen Aholku Batzordearen Ingurune Digitalean Euskara sustatzeko batzorde-atal bereziak adostutako “Euskararen Ingurune Digitala: Gomendioak 2021-2024” dokumentuan proposatutakoei jarraikiz.

Kanpainaren helburua eremu digitalean euskararen erabilera sustatzea da eta horretarako ardatz bi izango ditu:

  • gazteek euskaraz sor dezaten bultzatzea (lehiaketak antolatu dira horretarako);
  • euskaldunok erabiltzen ditugun gailuak euskaraz konfiguratzeko deia egitea (hori bideratzeko laguntza eskainiko da, gainera).

Gozatu sarean euskaraz webgunean daude kanpainaren osagai nagusiak diren bideo-tutorialak eta 13-25 urte arteko gazteei zuzendutako Tik Tok/Instagrameko lehiaketaren ingurukoak.