Irakasbil
Aniztasuna
Aniztasuna
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
Keinuak hizketa-ekoizpenean eta bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan
- Didakteka
- Creado: 3 de agosto de 2026
- Visitas: 148
- Comentarios: 0
- Favoritos: 0
Ikerketek erakutsi dute hizketa-ekoizpenean eta bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan keinuek funtzio garrantzitsua dutela. Hizketan, hitzak berreskuratzen eta diskurtsoaren jarioa errazten laguntzen dute, bereziki keinu lexikalek (ikonikoek eta metaforikoek), informazio bisual-espaziala aktibo mantenduz hitz egokiak aurkitzea errazten baitute. Keinuak lau multzotan sailkatu ohi dira: enblemak, deiktikoak, erritmikoak eta lexikalak. Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarriak, gainera, keinuak gaitasun eleaniztunaren eta kulturaniztunaren osagai gisa ikusten ditu
Desgaitasun intelektuala duten pertsonek euskara ikasteko garapen informatikoa
- Argitalpenak
- Creado: 21 de mayo de 2026
- Visitas: 535
- Comentarios: 0
- Favoritos: 1
Artikulu honetan, desgaitasun intelektuala duten pertsonek euskara ikasteko aukera izan dezaten bai&by Fundazioak garatu duen online aplikazio adimendunaren berri emango da. Urteetako ikerketa-lana eta DDK System teknologiaren egokigarritasuna eta pertsonalizazio-gaitasuna oinarri hartuta, xede-talde horren behar espezifikoei erantzuteko moldaketak egin dira, hala nola ikastaldietan, ariketetan eta irakas-estrategietan.
Artikuluan proiektuaren aurrekariak, pilotuaren garapena, 2024an proba pilotuan lortutako emaitzak eta etorkizunerako asmo eta erronka nagusiak aurkeztuko dira.
IDUa sukaldaritza-errezeta gisa ulertuta
- Didakteka
- Creado: 30 de abril de 2026
- Visitas: 306
- Comentarios: 0
- Favoritos: 0
Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala ulertzeko metafora proposatu du Miguel Arizak berriki argitara emandako bi blog-sarreratan, sukaldaritza-errezeta gisa ulertzea hain zuzen. Gainera, doan deskarga daitekeen fanzine bat prestatu dute Conecta13 taldekoek gaiaz.
Entzumen-desgaitasuna duten ikasleei irakastea: ikerketatik hezkuntza-praktikara
- Argitalpenak
- Creado: 13 de abril de 2026
- Visitas: 519
- Comentarios: 0
- Favoritos: 0
Entzumen-desgaitasunak hizkuntza-gaitasunaren garapena baldintzatzen du, eta erronka espezifikoak dakartza bigarren hizkuntza bat irakasteko eta ikasteko prozesuan. Ikerketa honek ebidentzia zientifikoan oinarritutako ikuspegi inklusiboan du abiapuntua, eta bi helburu nagusi ditu: (1) esparru argi eta eguneratu bat eskaintzea entzumen-desgaitasuna duten ikasleentzako bigarren hizkuntzen irakaskuntzari buruz, haien hizkuntza-premien karakterizazio zehatz eta zehaztutik abiatuta; eta (2) jarraibide eta estrategia didaktikoak proposatzea, irakasleei praktika inklusiboak eta eraginkorrak diseinatzeko aukera emango dietenak, hizkuntza-ikaskuntza esanguratsua errazteaz gain, ikasle horien hezkuntza-ekitatea ere sustatzeko.
Egokitzapenak eta egiaztatzea: tailerra GIELE jardunaldian
- Didakteka
- Creado: 30 de marzo de 2026
- Visitas: 343
- Comentarios: 0
- Favoritos: 0
2026ko otsailean Madrilen izan ziren GIELEren VII. Jardunaldian egokitzapenak eta egiaztatzea izen zen tailer bateko gaia. Bertan aurkeztu eta landu zirenak webgune batean jaso zuten irakasleek; infografia bat ere prestatu zuten eta euskaratzeko baimena eman ziguten.
Adimen artifiziala euskararen irakaskuntza inklusiboan (Aitzol Astigarraga)
- Bideoteka
- Creado: 9 de marzo de 2026
- Visitas: 484
- Comentarios: 0
- Favoritos: 1
Aitzol Astigarragak "Adimen artifiziala euskararen irakaskuntza inklusiboan" web-mintegia emango du martxoaren 18an, HABEk antolatuta.
Dislexia ikasgelan: inklusioa landuz (eta II)
- Didakteka
- Creado: 6 de marzo de 2026
- Visitas: 400
- Comentarios: 0
- Favoritos: 0
Dislexiak hizkuntzaren prozesamenduan eragiten du, bereziki irakurketan eta idazketan, eta horrek irakaskuntza- eta ebaluazio-praktiken egokitzapena eskatzen du. Lan honek dislexia duten ikasleen ohiko ezaugarri linguistiko, kognitibo eta emozionalak kontuan hartuta, jardunbide didaktiko egokiak laburbiltzen ditu: denboraren eta ebaluazioaren malgutasuna, testu eta materialen irisgarritasuna, argibide argi eta egituratuak, laguntza-estrategia espezifikoak, ahozko ekoizpenerako egokitzapenak, baliabide teknologikoen erabilera eta alderdi afektiboen zaintza. Proposatutako neurriek hizkuntza-ikaskuntza irisgarriagoa eta eraginkorragoa sustatzen dute, eta, ikuspegi inklusibo batetik, ikasle guztien errendimendua hobetzen laguntzen dute.
1263- Irakurketa Errazean materialak sortzeko teknikak
- Prestakuntza-jarduerak
- Creado: 16 de marzo de 2026
- Visitas: 834
- Comentarios: 0
- Favoritos: 0
Irakurketa Erraza formatua irakurketa- eta ulermen-zailtasunak dituzten pertsonei zuzentzen zaie (herritarren % 30i). Zailtasun horiek, aldi baterakoak edo iraunkorrak izan daitezke faktore ezberdinak gorabehera (analfabetismo funtzionala, desgaitasun intelektuala, dislexia, nahasmendua…).
Irakurketa Errazari esker, ikasleentzako egokiak eta ulergarriak diren informazio eta ikas-materialak sor daitezke eta, hala, ikaslearekin arlo guztietan modu iraunkorrean komunikatzeko gaitasuna eskuratu, testu-mota ezberdinak oinarri: ikasketarako testuak, informazio- eta administrazio-testuak, aisialdirako testuak…
Ikastaroan, Irakurketa Erraza tresna zer den eta zertarako balio duen ezagutzera emango da, eta Irakurketa Erraza formatuan idazteko teknikak zein irizpideak landuko dira. Mota askotako adibideak erakusteaz gain, ariketa eta praktika ezberdinen bidez, parte-hartzaile bakoitzaren errealitatean ezarri eta erabili ahal izateko moduko testuak landuko dira.







