Irakasbil
Bideoteka
2025/2026 ikasturtearen irekiera-ekitaldiko hitzaldia: pedagogia inklusiboa (Naiara Berasategi Santxo)
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Bideoteka:
- Ikasturteko hasiera-ekitaldiak

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Bideoteka:
- Ikasturteko hasiera-ekitaldiak
- Bisitak: 2
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizlariari buruzko datuak
Naiara Berasategi Santxo Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakaslea da, eta Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saileko zuzendaria. Soziologian lizentziatua, Lehen Hezkuntzan graduatua eta Hezkuntza Berezian diplomatua. Nazioarteko doktore-tesian (2014), hizkuntz eta kultur aniztasuna eskola-testuinguruan aztertu zituen. KideON eta Inkluni ikertaldeetako kidea da. Nazioarteko eta bertako hainbat ikerketa-proiekturen ikerlari nagusia izan da, eta hainbat argitalpen ditu inklusioaren inguruan. Irakasle gonbidatua izan da University of Nevada, University of Malta eta University Collegue Dublin-en.
Hitzaldiaren laburpena
Inklusioari buruzko galderak eta ideiak argituko dira hitzaldi honetan: nola sortu testuinguru inklusiboak edota nola bihurtu inklusibo hezkuntza-eremuak (metodologia, lekua, balioak, kulturak, harremanak).
Hitzaldi honek hezkuntza-erakundeek egiazko heziketa inklusiboa bideratzeko dituzten erronkei eta aukerei buruzko gogoeta sakona sustatu nahi du. Saioan, aniztasuna, ekitatea eta irisgarritasuna bezalako kontzeptu giltzarriak aztertuko dira, eta horiek nola bihurtzen diren praktika pedagogiko.
Era berean, irakasleen parte-hartzea mugatzen duten oztopoak aztertuko dira. Azkenik, ikaskuntza-ingurune inklusiboak sustatzen dituzten estrategiak eta tresnak partekatuko dira, ardatz hartuta irakasleen eginkizuna, diziplinarteko lankidetza eta erakundeen konpromisoa. Gonbidapen honen xedea da hezkuntza-testuinguruak begirada inklusibotik birpentsatzeko gogoetan sakontzea; pertsona guztiek izan ditzaten dagokien tokia, ahotsa eta ikasteko nahiz garatzeko aukera errealak.

