Irakasbil
Foroak
Didakteka
L. Shafirova eta D. Cassany: "Aprendiendo idiomas en línea en el tiempo libre"
- Didakteka
- Sortua: 2017(e)ko abenduak 11
- Bisitak: 1951
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Ikasleek aisialdian Sareak dauden baliabideak erabil ditzakete hizkuntzak ikasteko; esparru informaleko praktikak izan arren, arlo arautuagoan eragina izan dezakete. Hala azaldu dute Shafirovak eta Cassanyk "Aprendiendo idiomas en línea en el tiempo libre" artikuluan. Halaber, Itzulpen Saila bilduman argitara emandako "Sustraietatik zerura" liburuan azaldutako hainbat gai lantzen dira aipatutako lan horretan.
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
Susana Lugo eta Leonor Quintana: "La gramática en la clase de ELE"
- Didakteka
- Sortua: 2017(e)ko azaroak 29
- Bisitak: 1519
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gramatikak eskolan duen eginkizunaz idatzi dute Susana Lugo eta Leonor Quintana irakasleek, eta Sarean jarri dute interesaturik dagoen edonoren eskura. Eskarmentu handirik gabe gaztelania atzerriko hitzkuntza gisa (ELE alegia) irakasten ari dena izan dute gogoan artikulua taxutzean, baina, azken finean, edozein hizkuntza-irakaslerentzat izan daiteke interesgarria..
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
Bitartekotza interlinguistikoa eta itzulpen pedagogikoa
- Didakteka
- Sortua: 2017(e)ko azaroak 8
- Bisitak: 1827
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"L de Lengua"-ren 117. podcastean, Adolfo Sánchez Cuadrado eta Inma Pedregosa izan dira gonbidatuak; landutako gaia, berriz, "La mediación interligüística y la traducción pedagógica en el aula de ELE". Bitartekotza interlinguistikoa eta intralinguistikoa zer den azaldu dute, eta lehendabizikoaren esparrukoa den itzulpen pedagogikoaz ere mintzatu dira.
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
AZPidazki, Sarean euskaraz lan egiteko tresna bat
- Didakteka
- Sortua: 2017(e)ko azaroak 8
- Bisitak: 1746
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Erabat berritu dute AZPidazki tresna. EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalari euskaraz lan egiten laguntzeko sortu zen 2004an. Hala ere, interesaturik dagoen edonorentzat dago zabalik Sarean.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
Mari Jose Lasheras Rodriguezen artikuluen bilduma liburu batean
- Didakteka
- Sortua: 2017(e)ko urriak 26
- Bisitak: 1417
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Mari Jose Lasheras Rodriguez gure lankide izan zen HABEn, 2000. urtetik 2013ra arte. Bere omenez, "Teknologia berrien erabilera didaktikoa hizkuntzen irakaskuntzan" izeneko liburua kaleratu du Lasheras Rodriguez familiak, Hizpide aldizkarian argitara eman zituen artikuluen bilduma osatuz.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
Irakasbilen parte hartzeko bideak
- Didakteka
- Sortua: 2017(e)ko irailak 28
- Bisitak: 3460
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
"Irakasbil, HABEren atal berria" artikuluan zein esparru hau aurkezteko egindako azalpenetan adierazitakoari jarraikiz, bat baino gehiago dira parte hartzeko bideak. Gogora ditzagun, bada, bide batez, desiragarria litzatekeen erabiltzaile "prosumirtuatzaile" kontzeptua eta Twitter esparrua ere hor dagoela.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
Iñaki Murua hizlari Euskarabidearen hasierako ekitaldi akademikoan
- Didakteka
- Sortua: 2017(e)ko irailak 14
- Bisitak: 1382
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Helduen euskalduntzeko ikasturte berriari ongietorria emateko eta Nafarroako euskaltegietan matrikulazio-kanpaina sustatzeko xedez, ekitaldi akademikoa antolatu du Euskarabideak, Euskararen Nafar Institutuak. Irailaren 15ean izango da ekitaldia, ostiralarekin, eguerdiko 12:00etan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Pio Baroja aretoan (Nabarreria kalea, 39. zenbakia, Iruñea). Bertan, Ana Ollo Nafarroako Gobernuaren Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Kontseilari anderea izango da mahaiburu. “Hamaika aukera eskaintzen duen itsasoa” izeneko hitzaldia, berriz, Iñaki Muruak, HABEko Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuko teknikariak, eskainiko du.
ALTEk antolatutako ikastaroa irailean Belgikan
- Didakteka
- Sortua: 2017(e)ko irailak 1
- Bisitak: 1436
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bi eguneko ikastaroa antolatu du ALTE erakundeak irailean Belgikan: "Managing Examinations for Language Testing Institutions". Izen-ematea, irailaren 3an bukatuko da.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Jarduera mota:
- Aurrez aurrekoa







