Didakteka
AZPidazki, Sarean euskaraz lan egiteko tresna bat
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Bisitak: 1062
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalari euskaraz lan egiten laguntzeko tresna bat da AZPidazki. 2004an sortu zuten ekimena, Euskararen arloko Errektoreordetzak sustatuta. Harrezkero, behin baino gehiagotan egokitu duten arren, zaharkitua zegoela sumatu zuten eta azala zein mamia berritzen aritu dira azken hilabeteotan. Nahiz eta EHUko pertsonalari begirakoa izan, edonorentzat zabalik dago.
Bilatzaileaz gain, aukera ugari daude AZPidazki berrituan, besteak beste, aditzak jokatzekoa, data eta ordua zuzen idaztekoa, hitzak zuzen deklinatzekoa edota materiala kontsultatzekoa. Gainera, etorkizunean edukiak etengabe moldatzeko asmoa dute eta baliabide edo tresna berriak txertatzekoa.
Gaiaren inguruko berri zabalagoa nahi baduzu, Campusa aldizkarian duzu argitaratutako albistea, bideo eta guzti. Imanol Azkuek, Sustatun ere idatzi du blog-sarrera bat: AZPidazki, kanpotik eta barrutik berrituta.