Irakasbil
Didakteka
L. Shafirova eta D. Cassany: "Aprendiendo idiomas en línea en el tiempo libre"
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 1366
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Gure bizitzako hamaika arlotan du eragina IKTen erabilerak, jolas-esparruetan zein profesionaletan; sarritan, zaila da esparru horien artean bereizketa egitea. Aisialdian hizkuntzak ikasteko online dauden jolas-esparruak erabiltzen dituzten gazte batzuk aztertu dituzte ikerketa batean; kasu-azterketa baliatu dute horretarako, errusiera ikasten ari diren gazte batzuen praktika eta ohituretan sakonduta hain zuzen. Honako hauek ondorioztatu dituzte Shafirova eta Cassanyk: ikasleek interes soziokulturalen araberako praktika anitz eta sofistikatuak garatzen dituztela, aisialdia Sareak eskaintzen dituen baliabideekin lotzen dutela eta ikaskuntza areagotuz eguneroko ohiturekin uztartzen dutela hizkuntzaren erabilera. Hau honela, ikertutakoak ikaskuntza informalaren esparrukoak izan arren, arlo arautuagoan eragina izan dezaketela ezin uka.
Bestalde, artikuluan zehar agertzen diren ideia eta kontzeptu asko, Itzulpen Saila bilduman argitaratu zen "Sustraietatik zerura" liburuan ere aurkituko ditu irakurleak, literazitatea besteak beste.
Erreferentzia bibliografikoa:
Shafirova L. eta Cassany, D. (2017). Aprendiendo idiomas en línea en el tiempo libre. Resed. 5, 49-62. Hemendik berreskuratua: http://revistas.uca.es/index.php/ReSed/article/view/S.1.4N5