Irakasbil
Foroak
Didakteka
Irakurtzeko zaletasuna suspertzen
- Didakteka
- Sortua: 1988(e)ko abenduak 29
- Bisitak: 1206
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
«Irakurri? Nik? Bai zera! Ez dut batere gogoko». Hori edo gisa horretakoak entzunak dizkiegu sarritan bai euskaldunei bai erdaldunei ere. Hori dela bide, euskara irakaslearen eginbeharra zailagoa gertatzen da zenbaitetan, ze euskara irakasteaz gain irakurketarako zaletasunik ezari aurre egin beharrean aurkitzen baita maiz askotan. Irakaslearen kezka ez da ez axolarik ez duten horietakoa, irakurketak egundoko garrantzia baitu euskararen ikas-prozesuan. Lerro hauetan problema honi heldu nahi diot, arazoari buelta emateko iradokizun singleren bat edo beste proposatuz.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Trebetasunak:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 18
Lotura bikoitzaren teoría eta bigarren hizkuntzaren ikaskuntzaren porrota
- Didakteka
- Sortua: 1988(e)ko abenduak 29
- Bisitak: 1579
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gaur egungo zientzi arteko aberastasuna abiapuntutzat joaz, zenbait gertaera desberdin arrazoitzerakoan, lotura bikoitzaren teoriak duen erabilgarritasuna azpimarratuko dugu, ondorengo irizpideok kontuan hartuz: 1) «Modeloak», interpretaziorako inguru teorikoak dira eta erabilgarriak dira fenomeno desberdinak ulertzeko. 2)Fenomeno bera modelo teoriko batzuen bidez uler daiteke. 3a) Fenomeno batetiko modelo baten egokitasunak ez du esan nahi: a) Modelo hori fenomenoaren esplikazio bakarra denik. 3b) Bere betean asmatzen duenik; alegia, ez duela kasuen % l00 azaltzen, ezta bitarteko aldagai guztiak kontuan hartzen ere.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 18
- Hizkuntza-arloa:
- Psikolinguistika
lngeles mintzatua ebaluatzen: lehen urratsak
- Didakteka
- Sortua: 1988(e)ko abenduak 29
- Bisitak: 1305
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Zenbat ingeles-irakaslek ebaluatzen dute era sistematikoan ikasleen aurrerapena ingeles mintzatuan? Egia esateko, gehienek uste izaten dugu badagoela aurrerapenik, besterik gabe; edo, geure intuizioarekin fidatzen gara. Oso erraza da irakaskuntzan ebaluazioa oztopo bat dela esatea, edo ebaluatzen denbora asko galtzen dela, edo gure ikasleek ez dutela ebaluaziorik behar. Askotan entzuten dira beste aitzakia hauek ere: ez dagoela test egokirik, edo nahikoa dela etsamina bat kurtsoan behin.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
Zer ikas dezakegu hizkuntz ikasle onarengandik?
- Didakteka
- Sortua: 1988(e)ko abenduak 29
- Bisitak: 1141
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntz irakasle gehienok izan dugu irakasteko plazerra ikasle batzuekin. Ikasle horiek oso arin ikasten dute eta ez digute buruhausterik ematen. Izugarri erraz ikasten dute hizkuntza berria. Guk irakasten dugun baino arinago ikasten dute. Baina alderantzizko esperientzia ere izan dugu beste ikasle batzuekin. Ikasle batzuei irakastea lan nekosoa da.
Badirudi dena gaizki ulertzen dutela. Aukerarik baldin badago, gaizki aukeratzen dute. Horien memoria galbahea bezalakoa da. Ikasle horiekin porrot egiten dugu. Ez dago esperantzarik.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 18
Gaixoa
- Didakteka
- Sortua: 1988(e)ko abenduak 29
- Bisitak: 1190
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntz metodologiaren alorrean asko gara hizkuntz zaparraden alde gaudenak. Ze bere burua xede-hizkuntzaren osin zabalean murgilduz izango baitu ikasleak hizkuntza berriarekiko esperientzia aberats eta osoa. Hori eginez gero, jakinaren gainean ez, oharkabean baizik, ikasiko du hein handi batean gauza asko eta asko; ikastea berezko emaitza gertatuko delarik. Guztiau ez liteke lortu hizkuntz zirimiri hutsez.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 18
Ahozko literatura ahotik ahora
- Didakteka
- Sortua: 1988(e)ko abenduak 29
- Bisitak: 1153
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azken urte hauetan, behin eta berriz, garai batzuetan indar handiz eta apalago bestetan, azaldu izan zaigu euskal literaturaren inguruko eztabaida. Eztabaida horrek ez dirudi, epe laburrean behintzat, amaierarik izango duenik ere; eta norbaitek pentsa dezake, ondorioz, literatur sorkuntza noraezean galduta eta bere barneko arazoak konpontzeko gai ez denaren egoeran dagoela. Are gehiago, norbaitek ikus dezake, konpon ezina, eta ideia batzuen eta besteen defendatzaileen arteko amore eman nahi ezak euskal izaerarekin ere zerikusi handia duela eta, beraz, ez duela merezi konponbideetan sartzerik ere.
Nire ustez, ordea, ia etengabeko gertatzen ari zaigun eztabaida hori euskal literaturaren gaztetasunaren lekuko da, eta sortzaileen arteko hausnarketa eta eztabaidak jarraitu egin behar du, mugimenduaren piztaile eta hedatzaile izango baita.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Trebetasunak:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 18
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
Obabakoak (Atxaga, B.)
- Didakteka
- Sortua: 1988(e)ko abenduak 29
- Bisitak: 1426
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Asmo bat baino gehiago izan dezake euskara-irakasleak euskal liburu bat irakurtzean. Bere eguneroko lanak ere eragotz diezaioke behin baino gehiagotan euskal liburu bat patxadaz irakurtzea, euskara bera aztertzen ohituak dituen irakasle-begiak hitzetan trabatuko zaizkiolako behin eta berriro. Nekez gertatuko zaio horrelakorik Bernardo Atxagarekin, hain dira itsugarri horren lumari darizkion lilura eta xarma, gaizki erabilitako ergatibo pluralen eta abarren gainetik. Eta euskara bera aztertu nahi balu, bigarren aldiz hasi beharko du irakurtzen, hizkuntza bera aztertzearekin batera liburua ederragoa gertatuko zaiolarik.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Trebetasunak:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 18
Euskararen doinua
- Didakteka
- Sortua: 1988(e)ko abenduak 29
- Bisitak: 1156
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskararen irakaskuntzan, betidanik kezkatu izan nau doinuak. Euskaraz hitz egiten ikasi duen asko eta askori ez zaio euskararen doinua nabaritu ere egiten.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Trebetasunak:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 18







