Irakurtzeko zaletasuna suspertzen

Argitaratua: Thursday, 29 December 1988, 9:10 AM
Bestelako lankidetzak

«Irakurri? Nik? Bai zera! Ez dut batere gogoko». Hori edo gisa horretakoak entzunak dizkiegu sarritan bai euskaldunei bai erdaldunei ere. Hori dela bide, euskara irakaslearen eginbeharra zailagoa gertatzen da zenbaitetan, ze euskara irakasteaz gain irakurketarako zaletasunik ezari aurre egin beharrean aurkitzen baita maiz askotan. Irakaslearen kezka ez da ez axolarik ez duten horietakoa, irakurketak egundoko garrantzia baitu euskararen ikas-prozesuan. Lerro hauetan problema honi heldu nahi diot, arazoari buelta emateko iradokizun singleren bat edo beste proposatuz.