Didakteka
Ahozko literatura ahotik ahora
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Trebetasunak:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 18
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Trebetasunak:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 18
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
- Bisitak: 773
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azken urte hauetan, behin eta berriz, garai batzuetan indar handiz eta apalago bestetan, azaldu izan zaigu euskal literaturaren inguruko eztabaida. Eztabaida horrek ez dirudi, epe laburrean behintzat, amaierarik izango duenik ere; eta norbaitek pentsa dezake, ondorioz, literatur sorkuntza noraezean galduta eta bere barneko arazoak konpontzeko gai ez denaren egoeran dagoela. Are gehiago, norbaitek ikus dezake, konpon ezina, eta ideia batzuen eta besteen defendatzaileen arteko amore eman nahi ezak euskal izaerarekin ere zerikusi handia duela eta, beraz, ez duela merezi konponbideetan sartzerik ere. Nire ustez, ordea, ia etengabeko gertatzen ari zaigun eztabaida hori euskal literaturaren gaztetasunaren lekuko da, eta sortzaileen arteko hausnarketa eta eztabaidak jarraitu egin behar du, mugimenduaren piztaile eta hedatzaile izango baita.