Obabakoak (Atxaga, B.)

Argitaratua: Thursday, 29 December 1988, 8:25 AM
Euskararen kutxa

Asmo bat baino gehiago izan dezake euskara-irakasleak euskal liburu bat irakurtzean. Bere eguneroko lanak ere eragotz diezaioke behin baino gehiagotan euskal liburu bat patxadaz irakurtzea, euskara bera aztertzen ohituak dituen irakasle-begiak hitzetan trabatuko zaizkiolako behin eta berriro. 

Nekez gertatuko zaio horrelakorik Bernardo Atxagarekin, hain dira itsugarri horren lumari darizkion lilura eta xarma, gaizki erabilitako ergatibo pluralen eta abarren gainetik. Eta euskara bera aztertu nahi balu, bigarren aldiz hasi beharko du irakurtzen, hizkuntza bera aztertzearekin batera liburua ederragoa gertatuko zaiolarik.