Lotura bikoitzaren teoría eta bigarren hizkuntzaren ikaskuntzaren porrota

Argitaratua: Thursday, 29 December 1988, 9:00 AM
Bestelako lankidetzak

Gaur egungo zientzi arteko aberastasuna abiapuntutzat joaz, zenbait gertaera desberdin arrazoitzerakoan, lotura bikoitzaren teoriak duen erabilgarritasuna azpimarratuko dugu, ondorengo irizpideok kontuan hartuz: 1) «Modeloak», interpretaziorako inguru teorikoak dira eta erabilgarriak dira fenomeno desberdinak ulertzeko. 2)Fenomeno bera modelo teoriko batzuen bidez uler daiteke. 3a) Fenomeno batetiko modelo baten egokitasunak ez du esan nahi: a) Modelo hori fenomenoaren esplikazio bakarra denik. 3b) Bere betean asmatzen duenik; alegia, ez duela kasuen % l00 azaltzen, ezta bitarteko aldagai guztiak kontuan hartzen ere.