Zer ikas dezakegu hizkuntz ikasle onarengandik?

Argitaratua: Thursday, 29 December 1988, 8:40 AM
Bestelako lankidetzak

Hizkuntz irakasle gehienok izan dugu irakasteko plazerra ikasle batzuekin. Ikasle horiek oso arin ikasten dute eta ez digute buruhausterik ematen. Izugarri erraz ikasten dute hizkuntza berria. Guk irakasten dugun baino arinago ikasten dute. Baina alderantzizko esperientzia ere izan dugu beste ikasle batzuekin. Ikasle batzuei irakastea lan nekosoa da. Badirudi dena gaizki ulertzen dutela. Aukerarik baldin badago, gaizki aukeratzen dute. Horien memoria galbahea bezalakoa da. Ikasle horiekin porrot egiten dugu. Ez dago esperantzarik.