Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Ebaluazioa ikaskuntzaren zerbitzura (I): hobekuntza-zikloak irekitzea
- Didakteka
- Created: 3 November 2026
- Visits: 156
- Comments: 0
- Favorites: 0
Naiara Bilbao-Quintana EHUko irakasleak LinkedInen ebaluazioari buruz argitaratutako testu eta infografiak oinarri hartuta, hiru sarrerako sail bat hasiko dugu. Lehenengoan, ikaslearen ekoizpena abiapuntu hartuta, ebaluazioak hobekuntza-zikloak irekitzeko eskaintzen dituen aukerei erreparatuko diegu. Horretarako, funtsezkoak diren zenbait baldintzak izango ditugu hizpide: irizpideak agerian egotea, atzeraelikadura erabilgarria eskaintzea eta berrikusteko denbora izatea. Hurrengo bi sarreretan, berriz, ebaluazio-tresnetan eta atzeraelikaduran jarriko dugu arreta.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Post
- Area of knowledge:
- Ebaluazioa
- Author of the introduction:
- Murua Anzola, Iñaki
Adimen artifiziala: jarrera kritikoa lantzen
- Didakteka
- Created: 26 October 2026
- Visits: 260
- Comments: 0
- Favorites: 0
Adimen artifiziala ohiko ari da bihurtzen ikasleen egunerokoan, eta horrek aukera berriak irekitzen ditu euskaltegietan. Conecta13ren adimen artifizialaren alfabetatzeari buruzko hausnarketak eta Encarna Atienzaren "galderaren pedagogia" abiapuntu hartuta, sarrera honetan honako hau aztertzen da: AA tresna baliagarria izan daitekeela informazioa aztertzeko, ikuspegiak alderatzeko, alborapenak identifikatzeko eta datuen erabilerari buruz hausnartzeko. Horrela, euskara ikastearekin batera, ikasleen jarrera kritikoa ere landu daiteke.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Post
- Areas of knowledge:
- Teknologia
- Didaktika
- Author of the introduction:
- Murua Anzola, Iñaki
Ulertu eta hitz egin: antsietatea kudeatzeko zenbait gako
- Didakteka
- Created: 19 October 2026
- Visits: 416
- Comments: 0
- Favorites: 0
"FormacionELE" webguneko bi testuk hizkuntza-antsietatearen arlo desberdinak aztertzen dituzte: ahozko jardunean agertu ohi den segurtasun-falta eta entzumenaren ulermenean sortzen den blokeoa. Bi kasuetan, egileek azpimarratzen dute zailtasunen jatorria ez dagoela beti hizkuntza-ezagutzan; sarritan, dakitena erabiltzeko unean sortzen dira oztopoak. Horri aurre egiteko, irakaslearentzako zenbait proposamen praktiko egiten dituzte, hala nola komunikazioaren eraginkortasuna lehenestea, akatsa normaltzat hartzea, aurreikuspenak eta hipotesiak lantzea edo ikasgelan konfiantzazko giroa sustatzea. Ikuspegi hori bat dator helduen euskalduntzearen eremuan aspalditik landu izan diren gogoetekin eta HEOCak ikasprozesuaren estrategiei buruz egiten duen planteamenduarekin.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Post
- Areas of knowledge:
- Didaktika
- Psikologia
- Author of the introduction:
- Murua Anzola, Iñaki
Hizkuntzen irakaskuntzan 2026rako aurreikusitako joerak: zein ari dira eragina izaten?
- Didakteka
- Created: 9 September 2026
- Visits: 315
- Comments: 0
- Favorites: 0
Pearson-en blogean argitaratutako sarrera batek 2026an hizkuntzen irakaskuntzan eragina izango zuten bederatzi joera nagusiak aurreikusi zituen. Ikasturte berri baten atarian, Javier Muñoz-Basolsek hausnarketa plazaratu du LinkedIn eremuan. Haren arabera, benetako erronka da joera horiek praktika jasangarri, etiko eta pedagogikoki esanguratsu bihurtzea, ikas-esperientzia hobetzeko.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Post
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Author of the introduction:
- Murua Anzola, Iñaki
Adimen artifizialari buruzko Europako Erregelamendua: gardentasuna eta ebaluazioa
- Didakteka
- Created: 7 August 2026
- Visits: 367
- Comments: 0
- Favorites: 0
2026ko abuztuan beste urrats bat egin da Europako Adimen Artifizialaren Erregelamenduaren (AI Act) ezarpenean. Testuinguru horretan, Ramón Besoníasek hezkuntzarako izan ditzakeen ondorio nagusiak azaldu ditu blog-sarrera batean, infografia eskainiz gainera; hiru alderdi nagusi jorratu ditu: adimen artifizialaz sortutako materialak, ebaluazioa eta ikasleek AA tresnak erabiltzeagatik sor litezkteen arazo batzuk. Gai berari lotuta, Sustatun argitaratutako albiste batean AAz sortutako edukien identifikazioari eta etiketatzeari buruzko ondorio praktikoak azaldu dituzte.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Post
- Areas of knowledge:
- Ebaluazioa
- Teknologia
- Author of the introduction:
- Murua Anzola, Iñaki
Eleaniztasunetik ikastea: zer leku dute ikasleen hizkuntzek eskolan?
- Didakteka
- Created: 14 July 2026
- Visits: 453
- Comments: 0
- Favorites: 0
Sarrerak aztertzen du ikasleen lehen hizkuntzark (H1) zer leku duen hizkuntzen irakaskuntzan, azken urteotan indarra hartu duen ikuspegi eleaniztunaren argitan. Watkinsen eta Berryren ekarpenek erakusten dute H1a baliabide pedagogiko erabilgarria izan daitekeela, ikaskuntza errazteko eta ikasleen hizkuntza-baliabideak aktibatzeko.
HEOCaren eta, bereziki, EEMB LOaren ikuspegitik, hiztunen hizkuntza- eta kultura-errepertorioa osotasun gisa ulertzen da, gaitasun eleaniztun eta kulturaniztunaren kontzeptuaren baitan. Ikerketek eta ekarpenenek, Antónen eta Duñabeitiarenak esaterako, iradokitzen dute hizkuntzen arteko loturak eta transferentziak ez direla oztopo, hizkuntza gehigarriak ikasteko eta erabiltzeko baliabide baliotsuak baizik. Ondorioz, gakoa ez da lehen hizkuntza baztertzea edo onartzea, baizik eta ikasleen hizkuntza- eta kultura-esperientzia osoa euskararen ikaskuntzaren mesedetan nola baliatu aztertzea.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Post
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Author of the introduction:
- Murua Anzola, Iñaki
Ekainean ebaluazioa: ez soilik ikasturtearen amaiera
- Didakteka
- Created: 16 June 2026
- Visits: 764
- Comments: 1
- Favorites: 1
Ekaina heldu da, eta, horrekin batera, helduen euskalduntze-sistemako ikastaro gehienen amaiera. Irakasleontzat intentsitate handiko egunak izaten dira hauek: aktak itxi, txostenak osatu, ikasleekin bilerak egin eta ikasleak agurtu, klaustroaren bilerak… Sarritan, ekaina lasterketa administratibo gisa bizi dugu, dena prest uzteko premiak bultzatuta. Alabaina, itxiera hori ez litzateke izapide administratibo soil bat izatera mugatu behar; aitzitik, bizi izandakoaren ulermenerako eta hobekuntzarako aukera paregabea da.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Post
- Areas of knowledge:
- Ebaluazioa
- Didaktika
- Author of the introduction:
- Murua Anzola, Iñaki
Euskaltegiaren Curriculum Proiektua eta adimen artifiziala: hausnarketarako unea
- Didakteka
- Created: 27 May 2026
- Visits: 956
- Comments: 3
- Favorites: 1
Adimen artifizialaren hedapenak ikas‑irakas prozesuen oinarriak kolokan jarri ditu eta, aldi berean, jardueren azpian dauden usteak azaleratzen ditu. Beraz, eztabaida ez da soilik haren erabilerari buruzkoa; alegia, teknologiatik harago doa. Testuinguru horretan, erantzuna ezin da banakakoa izan: euskaltegietan, ikuspegi partekatua eraiki eta ECPan islatu beharko litzateke.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Post
- Areas of knowledge:
- Curriculuma
- Teknologia
- Didaktika
- Author of the introduction:
- Murua Anzola, Iñaki







