Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Siglak (eta III)
- Didakteka
- Created: 20 June 2016
- Visits: 1818
- Comments: 0
- Favorites: 1
Sigla, akronimo eta beste zenbait laburtzapenek toki berezia dute informatikaren alorrean, erruz erabiltzen dira-eta. Eta, askotan, arazoak sortzen dira siglak deklinatzean. Hori dela-eta, software-arloan kontuan hartzeko zenbait ortografia-irizpide laburbildu ditugu, gomendio gisa.
- Atala:
- Egilea:
- Mungia Idarreta, Alex
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
Siglak (II)
- Didakteka
- Created: 9 June 2016
- Visits: 3409
- Comments: 0
- Favorites: 1
Gogora dezagun: oro har, letra larriz eta punturik gabe idazten da sigla bat. Sigla deklinatzen da beti, eta ez siglak ordezkatzen duena, eta, deklinabide-atzizkia letra xehez idazten denez, argi geratzen da non amaitzen den sigla. Sakontzen jarraitzeko, azter dezagun zer dioen Alfontso Mujikak “Siglak irakurtzen, siglak deklinatzen” artikuluan.
- Atala:
- Egilea:
- Mungia Idarreta, Alex
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
Siglak (I)
- Didakteka
- Created: 3 June 2016
- Visits: 1807
- Comments: 0
- Favorites: 1
Siglak hitz-multzoak dira, ordezkatzen dituzten hitzen lehen letrez osatuak. Letra larriz idazten dira, eta, oro har, punturik gabe. Siglak deklinatzen dira, eta ez siglek ordezkatzen dutena. Izen bereziak bezala deklinatzen dira; hau da, artikulurik gabe. Dena den, batzuetan, erabiliaren erabiliaz, sigla batzuk izen arrunt bilakatzen dira; hori gertatzen denean, minuskulaz idazten dira, eta artikulua hartzen dute.
Oro har, marrarik gabe eta ahoskatu bezala deklinatzen dira. Siglaren azken letra R gogorra denean, ez da [r] errepikatu behar lotura egiteko. Marratxorik gabe batzen dira sigla eta deklinabide-atzizkia, salbu eta siglaren azken letra berberaz hasten denean atzizkia.
Irakurlearen aukera da siglak irakurtzea edo siglak ordezkatzen duena irakurtzea.
- Atala:
- Egilea:
- Mungia Idarreta, Alex
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
Latinismoak
- Didakteka
- Created: 26 May 2016
- Visits: 1297
- Comments: 0
- Favorites: 0
Euskarak mendeetan aurrera egiteko, hitz asko mailegatu behar izan ditu, eta horien artean ditugu, besteak beste, latinismoak; alegia, hizkera kultuan eta lan-arlo espezialdu batzuetan sarritan erabiltzen direnak: ipso facto, a priori, grosso modo…
Testuinguru arruntean latinismoak erabiltzeari dagokionez, oro har, ez da komeni horrelakorik erabiltzea. Hala ere, zenbait erregistrotan normala da latinezko esamoldeez baliatzea.
Hori dela eta, esamolde horiek erabiltzekotan, kontu egin beti egokitasunari —nori idazten diogun— eta aintzat hartu aipatuko ditugun gomendio batzuk.
- Atala:
- Egilea:
- Mungia Idarreta, Alex
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
Suposatu (eta II)
- Didakteka
- Created: 18 May 2016
- Visits: 1871
- Comments: 1
- Favorites: 0
Aurrekoan, “suposatu” aditzaren gehiegizko erabilera aipatzen genuen, eta, oraingoan, euskaldun askok egiten dituzten kalko batzuk bildu ditugu.
- Atala:
- Egilea:
- Mungia Idarreta, Alex
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
Suposatu (I)
- Didakteka
- Created: 12 May 2016
- Visits: 1682
- Comments: 0
- Favorites: 0
Gehiegitan erabiltzen da “Suposatu” aditza —batez ere, Hegoaldean—, kontuan hartu gabe tradizio urria duela euskaraz. Dena dela, kalko honek baditu ordain egokiak, euskal hiztun jatorrek beti erabili izan dituztenak.
- Atala:
- Egilea:
- Mungia Idarreta, Alex
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
Hilak eta hilabeteak
- Didakteka
- Created: 9 May 2016
- Visits: 2285
- Comments: 0
- Favorites: 0
Zehaztu dezagun hil eta hilabete hitzen esanahia.
- Atala:
- Egilea:
- Mungia Idarreta, Alex
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
Ebaluazio jarraitua
- Didakteka
- Created: 26 April 2016
- Visits: 2613
- Comments: 0
- Favorites: 0
Azken boladan, izugarri zabaldu dira "ebaluazio jarraia"ren modukoak, nahiz eta tradizioan nekez topatuko dugun horrelakorik.
- Atala:
- Egilea:
- Mungia Idarreta, Alex
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics







