Irakasbil
Didakteka
Suposatu (eta II)
- Atala:
- Egilea:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza

- Atala:
- Egilea:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
- Bisitak: 1763
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
Aurrekoan, “suposatu” aditzaren gehiegizko erabilera aipatzen genuen, eta, orain, euskaldun askok egiten dituzten kalko batzuk bildu ditugu.
Gaur egun, egia da euskaldun askok erabiltzen dutela “suposatu” aditza, eta horren seinale da hiztegi batzuetan topa litekeela. Baina egia ere bada, orobat, gure hizkera-maila aberastuko dugula euskal hiztun onen moldeak baliatuz gero. Euskaltzaindiaren hiztegian, esaterako, ez duzue “suposatu” aditza topatuko.
|
DESEGOKI |
EGOKI |
|
Livingstone doktorea, suposatzen dut.
|
Livingstone doktorea, ezta? Livingstone doktorea, noski Livingstone doktorea, oker ez banago... Livingstone doktorea, jakina.
|
|
Suposatzen dut elkarrekin joango direla.
|
Pentsatzen dut elkarrekin joango direla. Pentsatzekoa da elkarrekin joango direla. Uste dut elkarrekin joango direla. Elkarrekin joango dira, nik uste. Elkarrekin joango direlakoan nago.
|
|
Metano-isuriek airerako isurketen % 50 suposatzen dute.
|
Metano-isuriak airerako isurketen % 50 dira.
|
|
Suposatzekoa da handituko egingo dela eskaria.
|
Uste izatekoa da handitu egingo dela eskaria. Pentsatzekoa da...
|
|
Suposa dezagun bihar etorriko dela.
|
Jo dezagun bihar etorriko dela. Eman dezagun.... Demagun... Egin dezagun kontu...
|
|
Kirurgia estetikoa egiteak dirutza gastatzea suposatzen du ezinbestean. |
Kirurgia estetikoa egiteak dirutza gastatzea dakar ezinbestean. |
|
Aurrekontuaren % 20 suposatzen du horrek |
Aurrekontuaren % 20 da hori. |
|
Ezetz suposatzen dugu.
|
Ezetz uste dugu. Ezetz pentsatzen dugu. Baiezkoan nago. Bai,noski
|
Gehiago sakontzeko:
- Gotzon Garateren “Erdarakadak” (278.or.)
- Ibon Sarasolaren “Euskara batuaren ajeak” (162.or.)
- Kalkoen behatokia
- EIBZ
- ZEHAZKI
- EHULKU
- BERRIA
