Suposatu (I)

Argitaratua: osteguna, 2016(e)ko maiatzaren 12(e)an, 17:03(e)tan
Alex Mungia

Gehiegitan erabiltzen da “Suposatu” aditza —batez ere, Hegoaldean—, kontuan hartu gabe  tradizio urria duela euskaraz.  Dena dela, kalko honek baditu ordain egokiak, euskal hiztun jatorrek beti erabili izan dituztenak.

Tradizio hobekoak dira honako molde hauek:

a) Suposatzen da:

“uste dugu“, “pentsatzen dugu”, “pentsatzekoa da”, “-(e)lakoan gaude”…

b) Suposatu… -ela:

“pentsatu… -(e)la”, “eman dezagun… -(e)la”, “egin dezagun… -(e)la”, “demagun… -(e)la”…

 

c) Zerbaitek beste zerbait suposatzen du:

esan nahi du, dakar, eragiten du…

 

d) Zerbaitek beste zerbaiten parte bat suposatzen du:

da…

 

Adibidez:

 

DESEGOKI

 

EGOKI

Suposa dezagun.

Eman dezagun hori egia dela.

Egin dezagun kontu.

 

Horrek arriskua suposatzen du.

Arriskuan jarri gaitezke.

Arrisku handitan sartu dira.

 

Teknika horrek ez zuen etenik suposatu.

Horrek ez zuen aldaketarik ekarri.

Horrekin ez dira gauzak aldatu.

 

Suposatzen nuen.

Beldur nintzen.

Susmo hori neukan.

 

Etorriko dela suposatzen dut.

Etorriko dela uste dut.

Etorriko delakoan nago.

 

 


Gehiago sakontzeko:

Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

Alex Mungia

Suposatu (eta II)

Aurrekoan, “suposatu” aditzaren gehiegizko erabilera aipatzen genuen, eta, oraingoan, euskaldun askok egiten dituzten kalko batzuk bildu ditugu.