Irakasbil
Didakteka
Hilak eta hilabeteak
Argitaratua: astelehena, 2016(e)ko maiatzaren 9(e)an, 08:27(e)tan
- Atala:
- Egilea:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza

- Atala:
- Egilea:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
- Bisitak: 2020
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Zehaztu dezagun hil eta hilabete hitzen esanahia.
Hil:
Urtea banatzen den hamabi zatietako bakoitza adierazten du (hilen izenak, Abenduko hilaren 24a…).
Hilabete:
- Hila, bereziki denbora-hedaduratzat hartua; hilaren hasieratik amaiera arteko denbora: Urteak hamabi hilabete ditu, urte bat eta lau hilabete…
- Hogeita hamar egun inguruko denbora-hedadura: Hilabete barru, Apirilaren 14tik maiatzaren 14ra hilabeteko tartea dago, hilabete egin du gaixo, hiru hilabete igaro ditu ospitalean, lanean hasi eta hilabete geroago kaleratu dute, uztailaren 9tik abuztuaren 9ra…
Euskararen altxorrari erreparatuta, euskara batua sortu
baino lehen, izen bana zuten urteko hilen erdiek, eta beste erdiek bina edo
hiruna. Agorrilak, esate baterako, bi hilabete desberdin izendatzeko
erabili ohi zen (abuztua eta iraila), horrek zekarren nahasketa-arriskuarekin.
Hona hemen hilen izen zahar horietako batzuk:
|
|
|
urtarril |
ilbeltz, izotzil |
|
otsail |
barantail |
|
martxo |
epail |
|
apiril |
jorrail |
|
maiatz |
hostaro, lorail |
|
ekain |
garagarril, bagil, ereiaro |
|
uztail |
garagarril, garil |
|
abuztu |
agorril, dagonil |
|
irail |
buruil |
|
urri |
urrieta |
|
azaro |
hazil, zemendi, gorotzil |
|
abendu |
lotazil |
Informazio osagarria:
- Euskaltzaindiaren hiztegia (367.or.)
- EUSKALTZAINDIA
- WIKIPEDIA
- BERRIA
- ZUZEU
Erakutsi iruzkinak