Irakasbil
Didakteka
Latinismoak
- Atala:
- Egilea:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza

- Atala:
- Egilea:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
- Bisitak: 1240
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskarak mendeetan aurrera egiteko, hitz asko mailegatu behar izan ditu, eta horien artean ditugu, besteak beste, latinismoak; alegia, hizkera kultuan eta lan-arlo espezializatu batzuetan sarritan erabiltzen direnak: ipso facto, a priori, grosso modo…
Testuinguru arruntean latinismoak erabiltzeari dagokionez, oro har, ez da komeni horrelakorik erabiltzea, zeren eta irakurle gehienek ez baitakite zehatz-mehatz zer esan nahi duten. Hala ere, zenbait erregistrotan normala da latinezko esamoldeez baliatzea —esate baterako, hizkera juridikoan—. Hori dela eta, esamolde horiek erabiltzekotan, kontu egin beti egokitasunari —nori idazten diogun— eta aintzat hartu gomendio hauek:
- Letra etzanez idatzi, ondo igartzeko moduan beste hizkuntza batekoa dela.
o “Adierazpen instituzional baten bidez, batzarra sine die atzeratzeko erabakia hartu zuen atzo batzorde iraunkorrak”.
- Akatsik gabe idatzi. Esaterako:
|
Statu quo |
*Status quo |
|
Motu proprio |
*Motu propio |
|
In medias res |
*In media res |
|
Vini, vidi, vici |
*Vini, vidi, vinci |
· Ez birdeklinatu. Latinez hitzak deklinatu egiten dira. Lokuzioak hartzen ditugunean ez dugu bakarrik esanahia hartzen, deklinazioa ere hartzen dugu, eta ez diegu euskaraz beste kasu bat jarri behar. Adibidez:
o “Zerrenda ad infinitum luza dezakegu”. [* Zerrenda ad infinitum-eraino luza dezakegu.]
o “Horrek stricto sensu hau esan nahi du”. [* Horrek stricto sensu-an hau esan nahi du.]
Gehiago sakontzeko:
- IVAPen Estilo Liburua (169. eta 366. or.)
- BERRIAren Estilo Liburua