Irakasbil
Didakteka
Siglak (I)
- Atala:
- Egilea:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza

- Atala:
- Egilea:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
- Bisitak: 1701
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Siglak hitz-multzoak dira, ordezkatzen dituzten hitzen lehen letrez osatuak. Letra larriz idazten dira, eta, oro har, punturik gabe. Esaterako:
- KPI (kontsumoko prezioen indizea)
- JBA (jatorrizko bertsioa azpitituluekin)
- GKE (gobernuz kanpoko erakundea)
Siglak deklinatzen dira, eta ez siglek ordezkatzen dutena. Izen bereziak bezala deklinatzen dira; hau da, artikulurik gabe. Dena den, batzuetan, erabiliaren erabiliaz, sigla batzuk izen arrunt bilakatzen dira; hori gertatzen denean, minuskulaz idazten dira, eta artikulua hartzen dute. Adb.: BEZa, hiesa, laserra, radarra…
Oro har, marrarik gabe eta ahoskatu bezala deklinatzen dira: ELAren, LABeko, EGAtik gora, UEUn, UZEIren…
Siglaren azken letra R gogorra denean, ez da [r] errepikatu behar lotura egiteko.
- ELKARen lana goraipatu du RPRko diputatu ohiak.
Testu osoa letra larriz dagoenean, hona aukerak: U.Z.E.I.REN GUNE BERRIA / UZEI-REN GUNE BERRIA
Marratxorik gabe batzen dira sigla eta deklinabide-atzizkia, salbu eta siglaren azken letra berberaz hasten denean atzizkia. Araurik ez badago ere, salbuespentzat har liteke a + a⇒ a ( NAren zenbakia).
- AEK-ko ordezkariak, GKE-ren biltzarra, RPR-ren izenean…
Irakurlearen aukera da siglak irakurtzea edo siglak ordezkatzen duena irakurtzea.
Informazio osagarria:
- IVAPeko estilo-liburua (67.or.)
- EIMAren Ortotipografia (33.or.)
- Alfontso Mujika: “Siglak irakurtzen, siglak deklinatzen”
- BERRIAren Estilo Liburua (57.or.)


