Didakteka
Siglak: laburtzapen-motarik emankorrenak
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
- Bisitak: 458
- Iruzkinak: 3
- Gogokoak: 1
Euskara Batuaren Ortotipografia (EBO) arautzeko asmoz, duela gutxi argitaratu du Euskaltzaindiak laburtzapenei (laburdurak eta siglak) buruzko araua. Lehendik ere, Irakasbilen bertan siglen erabilerari buruzko sarrerak badira, eta aurretik esandakoa errepikatu gabe, zenbait aldaketa eta berrikuntza aurkituko dituzu segidan.
Hasteko, esan behar da laburtzapen-mota desberdinak direla laburdurak eta siglak, eta bakoitzak bere arauak eta erabilera-esparruak ditu.
Siglak hitzak dira eta laburdurak ez
Sigla hitz berri bat da, eta gainerako hitzak bezala elkar daiteke hitz-elkarketa bidez. Era berean, siglak hitz arrunt bihur daitezke; esaterako, HIES sigla erabileraren poderioz hies hitz arrunt bilakatu da.
Benetako laburdura, ordea, ez da existitzen ahozko hizkuntzan, ahozkoan ez baita kontuan hartzen murriztapen grafikoa, eta osorik berreraikitzen da laburduraren jatorrian dagoen hitza. Adibidez: etab. > eta abar.
Siglak nola erabili behar dira?
Siglaren esanahia adierazi beharra dago, beste hizkuntza bateko sigla denean euskarazko ordaina emanez eta, ahal bada, jatorrizko adierazpenarekin. Erakundeen siglak ez dira itzultzen, baina siglak ordezkatutako izendapenak itzuli ohi dira. Adibidez: PCE (Espainiako Alderdi Komunista; gaztelaniaz Partido Comunista de España). Beste hizkuntza bateko sigla euskaraz baldin badago, euskarazkoa erabili ohi da, hala nola BEZ (balio erantsiaren zerga; gaztelaniaz IVA eta frantsesez TVA).
Izendapen arruntei dagokienez, hizkuntza bakoitzaren arabera izendatzen direnez, euskarazko siglak erabiltzen dira dira, hala nola BEZ (balio erantsiaren zerga; gaztelaniaz IVA eta frantsesez TVA).
Siglak letra etzanez?
Siglak letra arruntez idazten dira normalean, nahiz eta siglak ordezkatzen duen izendapena letra etzanez idatzi beharrekoa izan. Adibidez: 'OEH (Orotariko Euskal Hiztegia)'.
Sigla letra etzanez idatziko da soilik argitalpen baten izenburuaren parte bada: IVAPeko estilo-liburua (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, 2009).
Letra larriak eta xeheak sigletan
Printzipioz, sigla osatzen duten letra guztiak larriz idazten dira, letraka irakurtzen direnean. Adib.: ABS (Antiblockiersystem); KPI (Kontsumoko prezioen indizea). Silabaka irakurtzen diren sigletan, luzeraren arabera. Bost letra edo gehiago dituzten sigletan, baldin eta izendapen berezien sigla badira, siglaren lehen letra larriz idatzi behar da beti, eta gainerakoak xehez idatz daitezke, hala nola Eizie/EIZIE.
Sigla erre letraz amaitzen denean eta bost letra edo gehiago dituenean, lehen letra larriz eta gainerakoak xehez idaztea hautatzen bada, amaierako erre letra hori bikoiztu behar da. Adib.: Non dago Elkarrek argitaratutako zerrenda?
Siglak eta kasu-markak
Siglak izendapen arrunt bat edo izendapen berezi bat ordezka dezake. Izendapen bereziaren siglak izendapen osoa du, artikulua barne: EHU (*EHUa). Izendapen arruntaren sigla bada, ordea, siglak artikulurik gabeko sintagma ordezten du, eta horregatik, dagokion artikulua erantsi behar zaio, adibide baterako, BEZa.
Normalean kasu-markak zuzenean eransten zaizkio siglari, marratxorik gabe, esaterako: AEKko ikasle eta irakasleen jaia.
Salbuespena bi kasu hauetan:
- Testu osoa letra larriz badago. Adib.: BEZ-AREN IGOERA.
- Siglaren azken letra xehea denean. Adib.: ETApm-ren desegitea.
Siglak ez dira bi lerrotan banatu behar, eta lerro-amaierako marratxoa ez da erabili behar sigla lerro batean uzteko eta siglaren kasu-marka hurrengo lerroan jartzeko.