Didakteka
Sinboloak eta laburtzapenak desberdintzen dira
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
- Bisitak: 518
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Euskaltzaindiak Euskara Batuaren Ortotipografia (EBO) arautzeko asmoz, sinboloei dagokien araua argitaratu du duela gutxi. Arau horretan, sinboloak zer diren azaltzen da, sinboloak laburtzapenetatik desberdinduz. Izan ere, sinboloa ez baitator hitz batetik edo batzuetatik; sinboloak kontzeptu oso bat ordezkatzen du.
Sinboloen erabilera laburtzapenetatik bereizten da.
Batzuetan, nazioarteko
sinbolo ofizialen ordez, laburdurak ikusten dira, baina testu zainduetan
desegokiak dira:
Adib.: [egokia] Distantzia 5 km da; pisua 120 kg da; 15 s-ko denbora.
[desegokia] Distantzia 5 kilom. da; 120 kilogr. da; 15 seg.ko denbora.
Bestalde, sinboloak ez dira irakurtzen, sinbolo batzuk ez baitira alfabetoko letra ere (@, #, €, % eta abar), eta, beraz, sinboloek adierazten dutena esaten da. Beste sinbolo batzuk, ordea, alfabetoko letra dira, eta irakur daitezke, baina normalean ez da horrela jokatzen:
Adib.: kg sinboloa ka-ge esan daiteke, baina kilogramo esan ohi da. NW puntu kardinala ene-ube esan daiteke, baina adierazten duena esan ohi da: ipar-mendebalde.
Sinboloak idazteko arau ortotipografikoak
- Sinboloak ez dira puntuz amaitzen.
- Sinboloen grafia normalizatuta dago nazioartean, eta aldaezina da: batzuk letra xehez eta beste batzuk larriz.
a) sinbolo batzuk letra xehez idazten dira: s (segundo), m (metro), t (tona); baina l (litro) L letra larriz ere idaz daiteke, 1 zenbakiarekin ez nahasteko.
b) beste sinbolo batzuk letra larriz idazten dira. Esaterako, pertsona-izen batetik eratorritakoak: A (amperearen sinboloa), W (wattaren sinboloa).
c) eta beste batzuek letra larriak eta xeheak konbinatzen dituzte: Hz (hertzaren sinboloa), Wb (weberren sinboloa).
- Zenbakia sinboloaren aurrean idazten da, zuriune batez bereizita.
Adib.: Distantzia: 5 km; tenperatura: 25 °C; pisua: 120 kg; abiadura: 30 km/h.
Salbuespena: gradua,
minutua eta segundoa dira angelu laua adierazteko unitate onartuak, eta hiru sinbolo horiek goi-indize moduan idazten dira zenbakiaren ondoren, zuriunerik gabe (86°47’35’’).
- Elementu kimikoen sinboloak berberak dira hizkuntza guztietan, eta letra larriz eta arruntez idazten dira, ez letra etzanez.
- Puntu kardinalen izenak hizkuntzatik hizkuntzara aldatzen dira, baina sinboloak bakarrak dira hizkuntza guztietarako; puntu kardinalen sinboloak euskaraz ere erabili ohi dira, eta letra larriz idazten.
Adib.: Norabidea: IE-SW (ipar-ekialdea – hego-mendebaldea). - Sinboloak testu arruntean txertatzen dira: kasu-markak marratxoz lotzen zaizkie sinboloei. Artikulua eta kasu-markak jartzean, ordezten duen izena hartu behar da kontuan, ez sinboloa bera. Baina 1 zenbakia dagoenean, kontuan hartu behar da irakurketa naturala.
Adib.: 40 s-an (berrogei segundo-an); 1 s-eko (segundo bat-eko). - Zenbakiak eta neurri-unitatearen sinboloak lerro berean idatzi behar dira; era berean, sinboloak eta kasu-markak marratxoz lotuta, lerro berean.
Adib.: Duela gutxi arte, 125 V-eko tentsioa zegoen etxe horretan, baina orain 220 V-eko tentsioa dago. - Neurri-unitateen sinboloak ez dira letra etzanez idazten. Aldiz, testu teknikoetan magnitudeen sinboloak letra etzanez idazten dira, testuan neurri-unitateen sinboloekin ez nahasteko.
Adib.: m (metro unitatearen sinboloa) eta m (masa magnitudearen sinboloa)
V (volt unitatearen sinboloa) eta V (bolumen magnitudearen sinboloa)
W (watt unitatearen sinboloa) eta W (lan magnitudearen sinboloa)
Ω (ohm unitatearen sinboloa) eta Ω (angelu solido magnitudearen sinboloa) - Unitateen sinboloak eta zenbakien izenak ezin dira nahasian ibili.
Adib.: [egokia] Hiru ampere; hamar kilogramo; hamabi volt; bost euro; 3 A; 10 kg;
[desegokia] Hiru A; hamar kg; hamabi V: bost € - Unitateen sinboloak ez dira testuan hitz moduan erabili behar: unitateen sinboloak zenbaki bati laguntzen diotela erabiltzen dira beti.
Adib.: [egokia] Prezioa metro karratuko da.
[desegokia] Prezioa m2-ko da. - Unitate eratorrien sinboloak ez dira desegin behar eta zatika erabili.
Adib.: [egokia] Autoa 50 km/h-ko abiaduran doa; autoa orduko 50 kilometroko abiaduran doa.
[desegokia] Autoa 50 km orduko abiaduran doa.