Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Hezkuntza-organizazioen diseinua eta garapena: berrikuntzaren barne- eta kanpo-eragileak
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko azaroak 20
- Bisitak: 701
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Jose Luis Muñoz Moreno eta Joaquín Gairín Sallán idazleek "Diseño y desarrollo de las organizaciones educativas" liburuaren 11. kapituluan etengabeko hobekuntza lantzen dute. Izan ere, erakundeak hobetzeko alternatiba berrien bila aritzeak berrikuntza bultzatzen du. Baina aldaketa berrikuntza bihurtzea nahi bada, garrantzitsua da kontuan izatea aldaketarako baldintzak, faseak eta aldaketa-eragileak. Hurrengo taulan, Gairin, Armengol eta Muñoz adituek "Revista de Curriculum y Formación" aldizkarian jasotako ikerketa baten ondorioak daude ikusgai. Ezkerreko zutabean, berrikuntza egitean aztertu diren alderdiak bildu dituzte idazleek: zein diren berrikuntza egiten duten ikastetxeen ezaugarriak, baldintzak, mugak eta hobeto funtzionatzen duten egitasmoen ezaugarriak. Bigarren eta hirugarren zutabeetan, aldiz, arlo horietan kanpoko zein barneko eragileek egindako ekarpenak daude jasota.
- Atala:
- Egilea:
- Labaka Usabiaga, Ana
- Dokumentu-mota:
- Liburua
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Kudeaketa
Ikaskuntza kooperatiboa: “eztabaida akademikoaren teknika”
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko azaroak 19
- Bisitak: 821
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
"Ikaskuntza kooperatiboa gogoetaren ikuspegitik" liburua argitaratu du HABEk. Liburu horren zazpigarren kapituluaren izenburua “Bateratze-lana: ikaskuntza kooperatiboa eta irakaslearen hausnarketa hizkuntzen irakaskuntzan” da, eta bertan aurreko sei kapituluetako ideiak laburbiltzen dira bost ikasgai praktikotan.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Entzumena
- Mintzamena
- Edukiak:
- Elkarrekintza
- Elkarreragina
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
Desgaitasun intelektuala. Ebaluazioa eta egiaztatzegintza.
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko azaroak 14
- Bisitak: 871
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
2020 irailaren 9ko Aginduan xedatutakoari jarraikiz, ezagutzaren gaineko gaitasuna mugatzen dien desgaitasuna duten ikasleen kasuan egokitzapenak egin dira egiaztatzegintzako B1 mailako azken hiru deialdietan. Egokitzapen horien berri emango da sarrera honetan.
- Atala:
- Egilea:
- Irazu Ibáñez, Alberto
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Ebaluazioa
- Aniztasuna
Inguru / -tik gora
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko azaroak 13
- Bisitak: 941
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Euskaltzaindiak dioenez, zenbaki batek mugatzen duen izen-sintagma bati dagokiola, kopuru hori gutxi gorabeherakoa dela adierazteko erabiltzen da "inguru" hitza. Artikulurik gabe erabiltzen da. Izenlagun funtzioa betetzen du "-ko" atzizkiarekin. Pareko jokamoldea dute "X inguru(ko)’ eta "X-tik gorako" esamoldeek. Egun bestelako erabilerak ageri badira ere, nominatiboa ez den gainerako kasuetarako, beste esapide batzuetara jo beharko genuke.
- Atala:
- Egilea:
- Hoyos Sein, Mikel
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Hizkuntza
Ikaskuntza kooperatiboaren zortzi printzipioak
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko azaroak 6
- Bisitak: 725
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Itzulpen Saileko "Ikaskuntza kooperatiboa gogoetaren ikuspegitik" liburuaren 2. kapituluan, ikaskuntza kooperatiboaren zortzi printzipio biltzen dira. Printzipio hauek guztiak elkarrekin erlazionatuak daude eta helduen irakaskuntzan ezagunak zaizkigu, hein handi batean:
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Didaktika
- Sarrera-egilea:
- Labaka Usabiaga, Ana
"Ongi etorri euskararen mundura. Harrera jardunaldiak" Gasteizen: bertan esandakoak eta ondorioak.
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko urriak 21
- Bisitak: 952
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Aitor Aldasoro Hizkuntza eta Kultura Politikako sailburuordeak eman zuen harrera-hitzaldia "Ongi etorri euskararen mundura" jardunaldietan. Jardunaldiok urriaren 10ean eta 11n izan ziren Gasteizko Europa jauregian, Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzako HPSk antolaturik. Bertan parte hartu zuten hizlari eta adituek migratzaileak euskararen mundura erakartzeko bideak aztertu zituzten, eta euskara ardatz izanik, sustatu beharreko politikak zeintzuk izan daitezkeen aditzera eman, hau da, Euskal Herria harrera-hizkuntza bidezkoa izan dadin zer egin daitekeen. Horretarako, harrera-protokolo orokor bat behar dela ikusi zen, tokian tokiko berezitasunak kontuan hartuz.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Aniztasuna
- Jarduera mota:
- Jardunaldia
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
Bigarren hizkuntzen irakaskuntzan bitartekotza linguistikoa eraginkor bihurtzeko gakoak (Sánchez Cuadrado, A.)
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko irailak 23
- Bisitak: 922
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Adolfo Sánchez Cuadrado irakasleak "Discurso, comunicación y gestión del aula de ELE" liburuaren laugarren kapituluan bitartekotza eraginkor irakasteko jarraibide eta adibide interesgarriak eskaintzen ditu. Atal horretan, egilea bitartekotza-jarduerari dagozkion kontzeptuak argitzen ahalegindu da, baita bigarren hizkuntzen irakaskuntzan eta ebaluazioan eraginkor jarduteko gakoak eskaintzen ere. Merezi du laugarren kapitulua bere osoan irakurtzea, argigarria eta adibidez hornituta baitago, eta, ondorioz, irakurleak helduleku ugari izango ditu bitartekotza-jarduerak bideratzeko euskara-eskoletan. Sarrera honetan, bitartekotza-jarduerak lantzeko puntu nagusiak eskaintzen dira.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Edukiak:
- H2
- Komunikazio-modua:
- Bitartekotza
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
Euskaltzaindiaren webgunean egokitzapenak eta berrikuntzak
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko irailak 16
- Bisitak: 983
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Webgune honetako foroetan (hizkuntz kontuak eta didaktikakoan, besteak beste) eman ohi dugu Euskaltzaindiaren eta horren ekimenen berri; hala ere, burutu dituzten azken egokitzapenak, berrikuntzak eta ekarpenak sarrera batean biltzeari egoki iritzi diogu.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Hizkuntza







