Argitalpenak
Hizkuntzaz
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Wikipedia erabiltzearen onurak ikas-irakas prozesuan
- Didakteka
- Sortua: 15 December 2023
- Bisitak: 577
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
"Ikasleak Wikipedian editore izatearen onurak ikasketa prozesuan" artikulua EHUren IKASTORRATZA aldizkari didaktikoaren 31. zenbakian dugu. Iparrorratz ere izan daiteke landu beharreko hizkuntza-gaitasunak garatzeko, besteak beste, idatzizko komunikazioa.
1226 - ¿Cómo diseñar y poner en práctica un proyecto motivador? ALBP / Nola diseinatu eta praktikan jarri proiektu motibatzaile bat? POHI (bideo-laburpena)
- Didakteka
- Sortua: 20 November 2023
- Bisitak: 453
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
"¿Cómo diseñar y poner en práctica un proyecto motivador? ALBP / Nola diseinatu eta praktikan jarri proiektu motibatzaile bat? POHI" ikastaroa eman zuen Carolina Castrok 2023ko irailaren 18an, 19an eta 20an aurrez aurre eta online urriaren 20an eta 27an, eta azaroaren 3an, 10ean eta 17an.
Ahoskeraren lanketa didaktikoa (bideo-laburpena)
- Didakteka
- Sortua: 23 September 2023
- Bisitak: 782
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
2023/2024 ikasturtea akademikoaren hasiera-ekitaldiko "Ahoskeraren lanketa didaktikoa" izeneko hitzaldian, zenbait hitz eta letra baliatuz atzekoz aurrerako hurrenkera alfabetikoan paisaia bera leiho desberdinetatik ikusteko saioa eskaini zigun Lourdes Oñederra fonologia-ikerlariak. Hemen ikus dezakezu hitzaldiaren zati esanguratsu bat.
Lourdes Oñederra Olaizola, 2023/2024 ikasturteko hasiera-ekitaldian hizlari
- Didakteka
- Sortua: 18 July 2023
- Bisitak: 1105
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Lourdes Oñederra Olaizola doktorea izango dugu hizlari 2023ko irailaren 15ean Bilbon egingo den helduen euskalduntzearen 2023/2024 ikasturtearen hasierako ekitaldi akademikoan; Bingen Zupiria Gorostidi Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu jauna izango dugu mahaiburu. Hitzaldiaren izenburua, berriz, “Ahoskeraren lanketa didaktikoa”.
HABE-IXA euskarazko idazmen-proben corpuseko idazlanen mailakatze automatikoa
- Argitalpenak
- Sortua: 11 May 2023
- Bisitak: 1035
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Gero eta euskarazko testu gehiago idazten da ordenagailuz eta hainbat erabileratarako interesgarria litzateke Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumeko (HEOC) komunikagaitasun-mailetan oinarrituta testuok automatikoki mailakatzea. Artikulu honetan azalduko den lanaren helburua honako hau da: HABE-IXA euskarazko idazmen-proben corpusa aurkeztea eta, Europako Erreferentzia Marko Bateratuko (EEMB) B1, B2, C1 eta C2 mailen arabera sailkatzeko tresna automatikoekin lortutako emaitzak azaltzea. HABE-IXA
corpusa HABE erakundeak egiaztatzegintza-prozesuetan jasotako 480 idazlanez eta horien ebaluazioez osaturik dago. Testu-sailkapenean, Ixa taldeak (UPV/EHU) hizkuntza-prozesamendurako sorturiko analisi-tresnak eta ikasketa automatikoko teknikak erabiliz, zenbait sailkapen-ataza garatu dira eta emaitzarik onena (% 97ko zehaztasuna) idazlanei dagokien maila esleitzean lortu da. Etorkizuneko asmoa da corpus handiagoak osatu eta euskararen irakaskuntzarako baliagarriak izan daitezkeen sailkapen-tresnak garatzea. Corpusa eskura dago CC BY-NC 4.0 lizentziapean.
Euskal Gramatika: Egiturak eta Osagaiak gramatika sarean eskuragai (UPV/EHU)
- Didakteka
- Sortua: 10 May 2023
- Bisitak: 742
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Euskal Herriko Unibertsitatearen webgunean dago eskuragai "Euskal Gramatika: Egiturak eta Osagaiak (EGEO)" lana. Gramatika honen egile Patxi Goenaga euskaltzain oso eta EHUko katedradun-ohiaren hitzetan, urte luzeetako lanaren emaitza da gramatika hau.
2023ko udako prestakuntza-ikastaroak
- Didakteka
- Sortua: 12 April 2023
- Bisitak: 1960
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
2023ko udako prestakuntza-ikastaroen zerrenda, azalpenak eta izena emateko estekak.
"Egungo Euskararen Hiztegia" (EEH) aurkeztu du UPV/EHUko Euskara Institutuak
- Didakteka
- Sortua: 15 March 2023
- Bisitak: 474
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Euskarazko hiztegirik zehatzena da une honetan "Egungo Euskararen Hiztegia", eta nahi duen orok kontsultatu dezake UPV/EHUren webgunean.
Hiztegia erabilgarria, irekia eta erreferentea izateko asmoz jaio da, egungo euskararen lexikoa jasotzen baitu. Izan ere, 2000 eta 2006 urteen artean argitaratutako 25 milioi testu-hitzez osatutako corpusean oinarritzen da, "Ereduzko Prosa Gaur" izeneko corpusean, hain zuzen ere. Guztira, 70.000 sarrera baino gehiago ditu hiztegiak. Euskaltzaindiaren "Hiztegi Batua"k, esate baterako, 38.222 sarrera ditu.