Prestakuntza-jarduerak

"Bideoaren erabilera didaktikoa" web-mintegia

Argitaratua: Monday, 13 May 2024, 8:27 AM
Elena Prietoren argazkia

Elena Prieto adituak Bideoaren erabilera didaktikoa web-mintegia eskainiko du gaztelaniaz, HABEk antolatuta.

    • Eguna: Maiatzaren 22a (asteazkena)
    • Ordua: 13:00 - 14:00
    • Online (Teams)

Web-mintegian parte hartu nahi baduzu, bete ezazu esteka honetan aurkituko duzun formularioa, maiatzaren 13tik 17ra. Web-mintegira konektatzeko lotura maiatzaren 20an jasoko duzu.

Oharra: 

  • Ez da ziurtagiririk emango. 

Jarraian duzu adituari buruzko informazio gehiago:

Beste eduki interesgarriak

Elena Prieto

Bideoaren erabilera didaktikoari buruzko web-mintegia (bideo-laburpena)

Elena Prieto irakasleak bideoaren erabilera didaktikoari buruzko web-mintegia eskaini zuen maiatzaren 22an, HABEk antolatuta. Beheko bideoan, saio horretan emandako gako nagusiak laburbildu ditu adituak.