Irakasbil
Aniztasuna
Aniztasuna
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
"Paradigmas lingüísticos en la enseñanza y aprendizaje de lenguas" (Soto Aranda, B., Penas Ibáñez, M. ª A. eta Ivanova, O.)
- Didakteka
- Created: 29 January 2025
- Visits: 1135
- Comments: 0
- Favorites: 1
Atzerriko hizkuntzen eta bigarren hizkuntzen didaktikaren garrantzia nabarmen areagotu da azken hamarkadetan. Bigarren hizkuntzak menderatzea funtsezkoa da XXI. mendeko herritarren garapen profesional eta pertsonalerako. Hori dela eta, hizkuntza-irakasleek, filologian, hizkuntzalaritzan edo itzulpengintzan adituak izateaz gain, bereziki prestatuta egon behar dute gai pedagogiko zehatzetan, hala nola metodologian, teknologia berrien bidezko irakaskuntzan, irakaskuntzaren berrikuntzan edo ebaluazio-sistemetan.
Liburuaren helburua da atzerriko hizkuntzen irakaskuntzara hurbiltzea, gaur egungo ikuspegitik. Bederatzi kapituluren inguruan eraikitzen da lana, eta horietan hizkuntzen ikaskuntzaren funtsezko hainbat gai jorratzen dira; adibidez, irakaskuntza- eta ebaluazio-metodoak, gaitasun eta trebetasun espezifikoen didaktika, ikasleen profil desberdinak edo informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT).
Azterketen Diseinu Unibertsala (UTD): Hizkuntza-ebaluazio bidezko eta inklusiboago baten bila
- Didakteka
- Created: 17 December 2024
- Visits: 1114
- Comments: 0
- Favorites: 0
Nola sortu hizkuntza-azterketa inklusiboagoak eta fidagarriagoak? Azken urteotan, gero eta gehiago hitz egiten da hizkuntza-ebaluazioetan aniztasunari eta inklusibitateari erantzuteko beharrari buruz. Cadizko Hizkuntza Eskolan azaroaren 15ean eta 16an ospatu ziren GIELEren jardunaldietan, Antonia Liberalen "Atención a la diversidad / adaptaciones" tailerrean parte hartzeko aukera izan genuen. Bertan, hizkuntza-mailen egiaztapenean Azterketen Diseinu Unibertsala (Universal Test Design, UTD) aplikatzeko gako interesgarriak jorratu ziren.
Sarrera honetan, UTDk hizkuntza-ebaluazio bidezkoago bat lortzeko eskaintzen dituen printzipioak, HABEren eguneroko jardunarekin duen lotura, eta bere aplikazio praktiko nagusiak azalduko ditugu.
"Enseñanza de idiomas e inclusión. La discapacidad sensorial en el aula" liburua (Beatriz Reverter)
- Didakteka
- Created: 11 December 2024
- Visits: 1031
- Comments: 0
- Favorites: 1
"Enseñanza de idiomas e inclusión. La discapacidad sensorial en el aula" liburuan, zentzumen-desgaitasuna duten pertsonei hizkuntzak nola irakatsi aztertu du Beatriz Reverter irakasleak.
Desgaitasun intelektuala. Ebaluazioa eta egiaztatzegintza.
- Didakteka
- Created: 14 November 2024
- Visits: 1132
- Comments: 0
- Favorites: 1
2020 irailaren 9ko Aginduan xedatutakoari jarraikiz, ezagutzaren gaineko gaitasuna mugatzen dien desgaitasuna duten ikasleen kasuan egokitzapenak egin dira egiaztatzegintzako B1 mailako azken hiru deialdietan. Egokitzapen horien berri emango da sarrera honetan.
"Ongi etorri euskararen mundura. Harrera jardunaldiak" Gasteizen: bertan esandakoak eta ondorioak.
- Didakteka
- Created: 21 October 2024
- Visits: 1035
- Comments: 1
- Favorites: 1
Aitor Aldasoro Hizkuntza eta Kultura Politikako sailburuordeak eman zuen harrera-hitzaldia "Ongi etorri euskararen mundura" jardunaldietan. Jardunaldiok urriaren 10ean eta 11n izan ziren Gasteizko Europa jauregian, Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzako HPSk antolaturik. Bertan parte hartu zuten hizlari eta adituek migratzaileak euskararen mundura erakartzeko bideak aztertu zituzten, eta euskara ardatz izanik, sustatu beharreko politikak zeintzuk izan daitezkeen aditzera eman, hau da, Euskal Herria harrera-hizkuntza bidezkoa izan dadin zer egin daitekeen. Horretarako, harrera-protokolo orokor bat behar dela ikusi zen, tokian tokiko berezitasunak kontuan hartuz.
H12-24. Entzumen-desgaitasuna H2/AH eremuan (bideo-laburpena)
- Bideoteka
- Created: 21 October 2024
- Visits: 1191
- Comments: 0
- Favorites: 1
"H12-24 La dislexia y las discapacidades sensoriales en el marco de las L2/LE: desde la identificación hacia la intervención educativa" ikastaroa eratu dute EHUk eta HABEk Donostiako Udako Ikastaroen baitan, 2024ko uztailaren 10etik 12ra bitartean.
Ikastaroa gaztelaniaz eman zuen Diego Paniagua Martín Salamancako desgaitasunen ikertzaileak, eta bideo honetan hirugarren eta azken eguneko entzumen desgaitasunari buruzko pilula didaktikoa duzue entzungai.
H12-24. Ikusmen-desgaitasuna H2/AH eremuan (bideo-laburpena)
- Bideoteka
- Created: 17 October 2024
- Visits: 1251
- Comments: 0
- Favorites: 0
"H12-24 La dislexia y las discapacidades sensoriales en el marco de las L2/LE: desde la identificación hacia la intervención educativa" ikastaroa eratu dute EHUk eta HABEk Donostiako Udako Ikastaroen baitan, 2024ko uztailaren 10etik 12ra bitartean.
Ikastaroa gaztelaniaz eman zuen Diego Paniagua Martín Salamancako desgaitasunen ikertzaileak, eta bideo honetan bigarren eguneko ikusmen desgaitasunari buruzko pilula didaktikoa duzue entzungai.
Euskaltegietan eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetan desgaitasuna duten ikasleen analisia_Monografiak 11
- Argitalpenak
- Created: 15 October 2024
- Visits: 1507
- Comments: 0
- Favorites: 0
HABEk eskatuta, Euskaltegietan desgaitasuna duten ikasleei buruzko ikerketa egin du Siadeco Ikerketa Elkarteak helduen euskalduntzearen jardunean desgaitasuna duten pertsonen analisia egin du egungo egoera zein den eta etorkizuneko erronkak zein izango diren jakiteko asmoz.
Dokumentu honetan, beraz, ikerketarekin zerikusia duten aspektu nagusiak jasotzen dira: lanketa kuantitatiboarekin nahiz kualitatiboarekin zerikusia dutenak.







