HABEk azken urteotan antolatutako “Jardun bikoa helduen euskalduntzean” ibilbideko ikastaroen barruan burutu zen jarduera kolaboratibo baten azalpena jasotzen du artikuluak, Irakasbil atarian argitara emandako bideoen azpiko testuinguru teorikoa eta azken helburua, hain zuzen. Online ikas-irakas ereduaren eremuko aditu bat elkarrizketatu behar zuten proposatutako jardueran. Eginkizun hori gauzatzeko prozedurak urratsez urrats azaltzen dira eta atal bakoitza nola lotzen den Zimmerman-en eta Salmon-en eredu teorikoetako faseekin; halaber, partaideak gidatu zituen metodologia aktiboa eta elkarlanak ikaslearen autonomiaren garapenean duten eragina aztertzen dira. Partaide batzuen hausnarketak ere jasotzen ditu artikuluak, praktika gogoetatsuaren bidez elkarlanaren eta autonomiaren garapenaren arteko erlazioa ikusaraztea baitzen azken helburua.
Elena Prieto irakasleak bideoaren erabilera didaktikoari buruzko web-mintegia eskaini zuen maiatzaren 22an, HABEk antolatuta.
Beheko bideoan, saio horretan emandako gako nagusiak laburbildu ditu adituak.
Azken bi urteotan, gure artean, zalaparta izugarria sortu du ChatGPT txatbotak. Asko eta asko gara haren atzaparretan erori garenak, bata bestearen atzean eskaintzen dizkigun hitzen sekuentziekin liluratuta. Beste egun baterako utziko dugu horrelako teknologiek duten alde iluna, baina, gaurkoan, bere aurpegi argiak eskaini dezakeen aukeretariko bat azalduko dugu: edozein irudi “ulertzeko” duen gaitasuna. Eta, horretarako, HABEk helduen euskalduntzea ebaluatzeko oinarrizko 10 adierazleren datuekin ChatGPTk zer egin duen azalduko dugu.
Adimen artifizialaren erabilerari buruzko sarrera bat idatzi du Ramón Besonías-ek "IA educativa" blogean. Eremu askotarako material eta ideia erabilgarriak plazaratu eta partekatu ditu. Seguruenik, gurean ere gaiaren inguruan hausnartzeko interesgarriak izango dira. Batzuk itzulita daude sarrera honetan.
Itzulpen Saila 58. zenbaki moduan argitaratu zuen HABEk 2024an "Teknologiak bideratutako hizkuntzen irakaskuntza. Justizia sozialetik adimen artifizialera (AA)" erreferentziazko liburuaren euskarazko bertsioa.
Sarrera honetan, Marta González-Lloret hizkuntzalaritza aplikatuko katedradunak idatzitako "Curriculumaren plangintza eta garapena ingurune birtualetan"izenburupeko 2. kapituluaren ideia nagusi batzuk nabarmenduko dira. Izan ere, online ikastaroak, jardun bikoak edota teknologiaren osagaia duten ikastaroak planifikatu eta garatzean kontuan hartzeko jarraibideak eskaintzen ditu kapitulu honetan. Gaia irakurlearen interesekoa bada, arretaz irakurri kapitulu osoa, merezi du-eta.
HABEk hirugarrenez eskaini nahi du "Jardun bikoa helduen euskalduntzean" prestakuntza-egitasmoa, helduen euskalduntzean eskolak ematen ari diren irakasleak jardun biko irakastereduan berariaz prestatzeko. Dena den, gaitasun digitala areagotzeko eta, azken finean, garapen profesionalerako ere baliagarria da.
Bi ikastarok osatzen dute 2024ko urritik 2025eko apirilera bitartean gauzatuko den prestakuntza-eskaintza. Ikastaroak online egingo dira; betiere, praktika tutorizatuaren balio erantsia bermatuta. Lehen ikastaroaren aurrematrikulazio-epea 2024ko ekainaren 17tik 24ra bitartean izango da.
Maite Goñi 2016-2017 ikasturtearen irekiera-ekitaldian hizlari aritu zen Donostian, "Teknologiaren aukerak hizkuntzen irakaskuntzan: heldu erronkari!" izenburupean. Horrela, 2016ko irailaren 8an Donostian egindako ekitaldi akademiko horrekin inauguratu zen helduen euskalduntzearen 2016-2017 ikasturtea.
Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
2023ko urritik 2024ko martxora burutu dira “Jardun bikoa helduen euskalduntzean” ibilbideko ikastaroak. Ataletako batean, ikaslearen autonomia sustatzeari dagokionean hain zuzen, talde-lan bat egin behar izan dute partaideek: aditu bat elkarrizketatu online eta solasaldia bideo edo audio batean jaso. Gainera, elkarrizketa hori iragartzeko kartela egin dute aldez aurretik. Sarrera honetan, zazpi taldeek egindako lanaren emaitza aurkeztuko da. Bestalde, laster emango da argitara tutoreek idatzitako artikulu bat; egindakoaren oinarrian dagoena azalduko da bertan.