Canva diseinu didaktikorako tresna

Argitaratua: Monday, 22 September 2025, 8:23 AM
Canva
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Area of knowledge:
  • Author of the introduction:
    • Maya Urroz, Ainara
  • Bisitak: 746
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

🎨 Canva diseinu grafikorako tresna intuitibo bat da, online erabilgarri dagoena (doako eta ordainpeko bertsioekin). Beste aplikazio batzuen artean kokatzen da, hala nola Genially, aurkezpenak egiteko eta gamifikaziorako egokia. 

Hala ere, diseinu grafikoan adituak izan gabe, irakasleek material didaktiko bisual erakargarriagoak sortzeko erabil daiteke: kartelak, aurkezpenak, infografiak, fitxak, eta abar. 

Canva erabiltzen hasteko jarraibideak
  •     Joan http://www.canva.com webgunera. 
  •     Sortu kontu bat (Google, Microsoft edo email bidez). 
  •     Sakatu ‘Hezkuntza’ aukera, irakasleentzat bereziki. 


Canvarekin diseinu bat sortzeko pausoak 
  •     "Sortu diseinua" botoia sakatu. 
  •     Aukeratu formatua: adibidez, Lan-orria (A4 bertikala), hezkuntzarako diapositiba-aurkezpena, Gelako horma-irudia (A2 bertikala), talde-lana, etab. 

 sortu diseinua

  •     Erabili plantillak: milaka doako diseinu aurki daitezke, hala nola buru-mapak, ordutegiak, elkarrizketa-txartelak, etab. 

plantillak

  •     Gehitu testua, irudiak, ikonoak eta zeure materiala. 
  •     Aldatu koloreak, letra-tipoak eta tamainak zeure gustura. 
Irakasleentzako erabilera praktikoak 
  •     Aurkezpenak: klaseak dinamizatzeko. 
  •     Infografiak: kontzeptuak modu bisualean azaltzeko. 
  •     Fitxak: ikasleentzako jarduerak sortzeko, irteera-txartelak egiteko eta abar. 
  •     Kartelak: tailerrak, ekitaldiak edo iragarkiak egiteko, edo talde-lanak kudeatzeko. 
Nola partekatu edo deskargatu? 

Hiru aukera daude:  

  •     Diseinua amaitzean, sakatu "Partekatu". 
  •     Aukeratu formatua: PDF, PNG, JPG… 
  •     Esteka bidez partekatu edo, bestela, deskargatu zure ordenagailura. 

Canva erabiltzea aukera aparta izan daiteke irakasleentzat, eduki interaktibo eta dinamikoak erraz eta bizkor sortzeko. 

Adibide praktikoak gurean

Jardun bikoa helduen euskalduntzean prestakuntza-egitasmoa du abian HABEk, euskara-irakasleak jardun biko irakastereduan berariaz prestatzeko; aurten, laugarrenez eskainiko ditu ikastaroak. Aurrekoetan, online ikastaro horretan Canva tresna erabilita egindako pare bat adibide dituzue hemen. 

Lehenengoan, Paula Gomez Cernadak egindako infografia bat da, HABEk egokitutakoa eta itzulitakoa. ikastaroko testuetako batean agertzen da. 


Bigarrena, Marga Ibañezek, ikastaroetako tutoreetako batek, egindako laburpen bat da, ikastaroko ikasleen ekarpenak laburbilduz.


Bestalde, Manuela Menak eta Vicenta Gonzálezek Adimen artifiziala helduen euskalduntzean udako ikastaroan erabilitako "Código futuro" aurkezpenerako ere Canva baliatu zuten.

Código futuro



Informazio osagarria