Irakasbil
Prestakuntza-jarduerak
Jardun bikoa helduen euskalduntzean: 2025 - 2026 ikasturtea (4. edizioa)
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Jarduera motak:
- Online
- Jardueraren antolatzailea:
- HABE

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Jarduera motak:
- Online
- Jardueraren antolatzailea:
- HABE
- Bisitak: 218
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
HABEk laugarrenez eskainiko du Jardun bikoa helduen euskalduntzean prestakuntza-egitasmoa, helduen euskalduntzean eskolak ematen ari diren irakasleak jardun biko irakastereduan berariaz prestatzeko. Orobat, partaideen gaitasun digitala areagotzeko eta, azken finean, garapen profesionalerako ere baliagarria izango da.
Bi ikastarok osatzen dute 2025eko urritik 2026ko martxora bitartean gauzatuko den prestakuntza-eskaintza. Ikastaroak online egingo dira; betiere, praktika tutorizatuaren balio erantsia bermatuta. Lehen ikastaroaren aurrematrikulazio-epea 2025eko ekainaren 3tik 11ra bitartean izango da.
Ikastaroa |
Atala |
Tutoreak |
Orduak |
Prezioa |
Epea |
Jardun bikoa I |
Plataforma: Bi mundu plataformaren bitartez konektatzea |
Ana Rodríguez Fidel Vegas |
40 |
95,42 € |
2025/10/02tik 2025/11/06ra |
Jarraipena: Ikasleari bere ikaskuntzan laguntzea |
Ana Rodríguez Fidel Vegas |
2025/11/12tik 2025/12/17ra |
|||
Jardun bikoa II |
Autonomia: Ikasleen autonomia sustatzea |
Andoni Tolosa Marga Ibañez |
40
|
95,42 € |
2026/01/14tik 2026/02/19ra |
Ebaluazioa: Ebaluazioa ikaskuntzaren eragile bilakatzea |
Andoni Tolosa Marga Ibañez |
2026/02/25etik
2026/03/26ra |
Lehen ikastaroak (Jardun bikoa I) bi atal izango ditu:
- Plataforma: Inguru birtual eraginkorra, aurrez aurreko ikasprozesua, ikuspegi kolaboratiboa, era sinkrono eta asinkronoa nola uztartu.
- Jarraipena: Tutoretza, feedbacka, pantaila bidezko grabazioa (bideoz emandako feedbacka).
- Autonomia: Ikasleei ikasten laguntzeko estrategiak garatzeko laguntza; bai plataforma erabiltzean, bai jarduerak bakarka edota elkarlanean egitean.
- Ebaluazioa: Xedea da ebaluazioa ikaskuntzaren eragile bilakatzea.
Prestakuntza-egitasmo honetako lehendabiziko ikastaroan matrikulatu ahal izateko, klik egin behar da IRAKASBILeko esteka honetan eta aurrematrikulaziorako formularioa bete. Matrikulazio-prozesuan, lehentasuna izango dute bi ikastaroak jarraian egiteko asmoa adierazten dutenek, baita 2024-25 ikasturteko 2. edizioan bi moduluetako bat egin zuten irakasleek ere.