Ikerketa-proiektu bateko landa-lanean ezagutu genuen Miren, ikasleen bideo edo podcasterako ahozko grabazioak erabiltzeak duen eragina aztertzen ari ginela 1. Batxilergoko filosofia-irakaslea zen, eta ikasleei hots-mezuak bidaltzea erabaki zuen, idazlanak zuzentzea eragozten zion gertakari baten ondorioz. Ikasle bakoitzarentzako mezu bat grabatu zuen telefono mugikorrean ohiko moduan jardun beharrean, hau da, testuak ikastetxeko chromebookean grafikoki zuzendu ordez.
Hala, irakasteko modu berritzaile bat ezarri zuen Mirenek egoerak behartuta, literaturan aldez aurretik aipatu izan den eran eta ezusteko batez baliatuz, ahots-mezularitzarekin zuen trebetasunari, hezkuntzarekiko konpromisoari esker. Idazlanen zuzenketa audio-grabazioen bidez egiteak dakarren hobekuntzari buruzko zenbait azterlanek aipatzen dituzten gomendioetako askori jarraitu zien, agian konturatu gabe eta intuizio hutsez (Cann, 2014).
https://doi.org/10.54512/KYGC8226
Euskaltegietako irakasleei zuzendutako ikastaro praktikoa. Adimen artifizialeko tresnak euskararen irakaskuntzan nola erabili aztertuko da bertan, arreta berezia jarriz ikasleen inklusioan eta materialen irisgarritasunean.
Ikastaroan, chatGPT eta Gemini bezalako tresna orokorrak aztertu eta baliatzeaz gain, euskaraz lan egiteko berariaz sortutako beste hainbat baliabide ere landuko dira: Elia, Itzuli, Aditu, Kimu eta Latxa, esaterako.
2025eko uztailean “Adimen artifiziala helduen euskalduntzean” ikastaroa antolatu zuen HABEk, Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen baitan. Euskara-irakasle batzuk aritu ziren bertan hizlari. Horietako hirurekin hitz egiteko aukera izan genuen; haiek esandakoak bilduko ditugu artikulu honetan.
https://doi.org/10.54512/ALFK3698