Prestakuntza-jarduerak

Jardun bikoa helduen euskalduntzean: 2026 - 2027 ikasturtea (5. edizioa)

Published: Wednesday, 27 May 2026, 10:17 AM
Jardun bikoa helduen euskalduntzean

HABEk bosgarrenez eskainiko du Jardun bikoa helduen euskalduntzean prestakuntza-egitasmoa, helduen euskalduntzean eskolak ematen ari diren irakasleak jardun biko irakastereduan berariaz prestatzeko. Orobat, partaideen gaitasun digitala areagotzeko eta, azken finean, garapen profesionalerako ere baliagarria izango da. 

Bi ikastarok osatzen dute 2026ko urritik 2027ko martxora bitartean gauzatuko den prestakuntza-eskaintza. Ikastaroak online egingo dira; betiere, praktika tutorizatuaren balio erantsia bermatuta. Lehen ikastaroaren matrikulazio-epea 2026ko ekainaren 8tik 22ra bitartean izango da. 

Ikastaroa

Atala

Tutoreak

Orduak

Prezioa

Epea

Jardun bikoa I


(1269 ikastaroa)

Plataforma:

Bi mundu plataformaren bitartez konektatzea

Ana Rodríguez

Fidel Vegas

40

95,42 €

2026/10/08tik 2026/11/11ra

Jarraipena:

Ikasleari bere  ikaskuntzan laguntzea

Ana Rodríguez

Fidel Vegas

2026/11/12tik  2026/12/18ra

Jardun bikoa II

(1270)

Autonomia:

Ikasleen autonomia sustatzea

Andoni Tolosa

Marga Ibañez

 

40

 

95,42 €

2027/01/14tik  2027/02/17ra

Ebaluazioa:

Ebaluazioa ikaskuntzaren eragile bilakatzea 

Andoni Tolosa

Marga Ibañez

2027/02/18tik  2027/03/18ra

Lehen ikastaroak (1269) bi atal izango ditu:

  • Plataforma. Inguru birtual eraginkorra, aurrez aurreko ikasprozesua, ikuspegi kolaboratiboa, era sinkrono eta asinkronoa nola uztartu.
  • Jarraipena. Tutoretza, feedbacka, pantaila bidezko grabazioa (bideoz emandako feedbacka).

Bigarren ikastaroak (1270) beste bi atal izango ditu:

  •  Autonomia. Ikasleei ikasten laguntzeko estrategiak garatzeko laguntza; bai plataforma erabiltzean, bai jarduerak bakarka edota elkarlanean egitean.
  •  Ebaluazioa. Xedea da ebaluazioa ikaskuntzaren eragile bilakatzea.

Prestakuntza-egitasmo honetako lehendabiziko ikastaroan matrikulatu ahal izateko, klik egin behar da Ikasteneko esteka honetan eta formularioa bete. Matrikulazio-prozesuan, lehentasuna izango dute bi ikastaroak jarraian egiteko asmoa adierazten dutenek, baita 2025-26 ikasturteko 2. edizioan bi moduluetako bat egin zuten irakasleek ere.