2026ko abuztuan beste urrats bat egin da Europako Adimen Artifizialaren Erregelamenduaren (AI Act) ezarpenean. Testuinguru horretan, Ramón Besoníasek hezkuntzarako izan ditzakeen ondorio nagusiak azaldu ditu blog-sarrera batean, infografia eskainiz gainera; hiru alderdi nagusi jorratu ditu: adimen artifizialaz sortutako materialak, ebaluazioa eta ikasleek AA tresnak erabiltzeagatik sor litezkteen arazo batzuk. Gai berari lotuta, Sustatun argitaratutako albiste batean AAz sortutako edukien identifikazioari eta etiketatzeari buruzko ondorio praktikoak azaldu dituzte.
2026ko UIK ikastaroen baitan Univesitat Oberta de Catalunyako Teresa Guasch eta Anna Espasa irakasleek "Menos corregir y más feedback en la era de la IA" ikastaroa eman dute.
Hona Teresa Guasch-ek feedback-prozesuan adimen artifiziala erabiltzeari buruzko hainbat gako, modu laburrean eskainita.
Adimen artifizialaren hedapenak ikas‑irakas prozesuen oinarriak kolokan jarri ditu eta, aldi berean, jardueren azpian dauden usteak azaleratzen ditu. Beraz, eztabaida ez da soilik haren erabilerari buruzkoa; alegia, teknologiatik harago doa. Testuinguru horretan, erantzuna ezin da banakakoa izan: euskaltegietan, ikuspegi partekatua eraiki eta ECPan islatu beharko litzateke.
HABEk bosgarrenez eskaini nahi du "Jardun bikoa helduen euskalduntzean" prestakuntza-egitasmoa, helduen euskalduntzean eskolak ematen ari diren irakasleak jardun biko irakastereduan berariaz prestatzeko. Helburua da gaitasun digitala areagotzea eta garapen profesionalerako baliagarri izatea.
Bi ikastarok osatzen dute 2026ko urritik 2027ko martxora bitartean gauzatuko den prestakuntza-eskaintza. Ikastaroak online egingo dira; betiere, praktika tutorizatuaren balio erantsia bermatuta. Lehen ikastaroaren matrikulazio-epea 2026ko ekainaren 8tik 22ra bitartean izango da.
Artikulu honetan, desgaitasun intelektuala duten pertsonek euskara ikasteko aukera izan dezaten bai&by Fundazioak garatu duen online aplikazio adimendunaren berri emango da. Urteetako ikerketa-lana eta DDK System teknologiaren egokigarritasuna eta pertsonalizazio-gaitasuna oinarri hartuta, xede-talde horren behar espezifikoei erantzuteko moldaketak egin dira, hala nola ikastaldietan, ariketetan eta irakas-estrategietan.
Artikuluan proiektuaren aurrekariak, pilotuaren garapena, 2024an proba pilotuan lortutako emaitzak eta etorkizunerako asmo eta erronka nagusiak aurkeztuko dira.
https://doi.org/10.54512/ZJLM8704
Azken urteotan, adimen artifizialak (AA) hizkuntzaren ikerketan eta irakaskuntzan izan duen eragina nabarmen handitu da, eta La intersección entre la IA y el análisis lingüístico liburuxkak Filologiako Gradu Amaierako Lanetan oinarritutako hiru esperientziaren bidez aztertzen du nola aplikatzen den AA bi ardatz nagusitan: ikasleek sortutako testuen zuzenketa automatikoan (katalanez eta ingelesez) eta ironiaren detekzioan
Joan-Tomàs Pujolà eta Olivia Espejel Nonell-ek "Tecnologies per a la didàctica de la llengua" liburuaren azken kapituluan portfolio digitalaren gaia landu dute. Sarrera honetan azaldutakoaren laburpena jasoko dugu.
Aurten ere udako ikastaroa antolatu du HABEk EHUko UIK Fundazioarekin elkarlanean. Gaia: atzeraelikadura adimien artifizialaren garaian. Donostian uztailaren 1etik 3ra. Matrikulazio-epea, apirilaren 23tik aurrera.