Monografiak eta ikerketak
Monografiak eta ikerketak
- Atala:
Euskara-irakasleen motibazioaren inguruko ikerketa: Emaitza nagusiak_Monografiak 10
- Argitalpenak
- Sortua: 16 October 2023
- Bisitak: 792
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
HABEk, LKS Next-en lankidetzari esker, euskara-irakasleen motibazioari buruzko ikerketa burutu du 2023an EAEko euskaltegietako irakasleen iritzia baliatuta, euskara-irakaslearen motibazioa helduak euskalduntzeko ikas-irakas prozesuaren eraginkortasunerako funtsezko faktore moduan ulertzen baita. Garrantzizkoa da irakaslearen rola eta ezinbestekoa eraginkorra izan dadin euskalduntzeko ahalegina. Irakaslea funtsezko faktorea da edozein ikas-irakas prozesutan, bere gain baitago prozesu hori bideratzeko lidergoa.
Dokumentu honetan, beraz, ikerketarekin zerikusia duten aspektu nagusiak jasotzen dira: lanketa kuantitatiboarekin nahiz kualitatiboarekin zerikusia dutenak.
ForVid ikerketa: bideoaren erabilera helduen euskalduntzean_Monografiak 9
- Argitalpenak
- Sortua: 7 July 2023
- Bisitak: 914
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Hau adierazten du ForVid-ek: “bideoa ikasteko tresna gisa ikastegiaren barruan zein kanpoan”. Espainiako gobernuak finantzatutako ikerketa-proiektu bat izan da Pompeu Fabra Unibertsitateak kudeatua, 2020ko martxoaren 1etik 2022ko irailaren 30era. Daniel Cassany izan da ikertzaile nagusia. Bideoaren erabilera eskolan aztertu da eta bi zati nagusi izan ditu.
Lehendabizikoan, Kataluniako Bigarren Hezkuntzan gertatzen dena aztertu da.
Bigarrenean, aldiz, esparru ez formaleko helduen hizkuntzen ikas-irakaskuntza izan da ikerketarako eremu (bigarren hizkuntza edo hizkuntza gehigarria) eta lau izan dira hautatutako hizkuntzak: gaztelania, katalana, galegoa eta euskara. Azken esparru honetako emaitzak aurkeztuko dira monografiko honetan.
Egiaztatzegintza-erakundeek erabilitako azterketa-ereduen analisi konparatiboa. Etorkizunerako proposamena_Monografiak 8
- Argitalpenak
- Sortua: 13 June 2023
- Bisitak: 971
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"Egiaztatzegintza-erakundeek erabilitako azterketa-ereduen analisi konparatiboa. Etorkizunerako proposamena" izeneko ikerlan hau duzu e-Hizpideko zortzigarren monografia. HABE erakundeak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Agindu bidez ditu arautuak euskarazko komunikagaitasun-mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza, eta berorren 7. artikuluan ebaluazioaren xedea eta ezaugarriak. Aginduaren aipatu artikuluan, komunikagaitasunaren ebaluazioa ekintza komunikatiboen bidez balioetsiko dela ezartzen da, baita elkarreragina eta bitartekotza eskatzen duten atazak baliatuz ere. Izan ere, Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu osagarriak (Europako Kontseilua, 2020), HEOCean ezarritako lau hizkuntza-trebetasunak gaindituz, lau komunikazio-modu deskribatzen ditu: ulermena, ekoizpena, komunikazioa ahalbidetzeko elkarreragina eta bitartekotza.
Horrekin guztiarekin lotuta, Maddi Zubiaurre Otamendik helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko bekaldian 2020 eta 2021ean HABEn egindako ikerketaren emaitza duzu Monografiak 8. Aldez aurretik, e-HIZPIDE aldizkariaren 100. zenbakian argitaratutako artikuluan eman zuen ikerlanaren berri. Ikerlanak atal hauek ditu: 1) marko teorikoa, 2) zenbait erreferentziazko egiaztatzeko-erakunderen azterketa-proben analisi konparatiboa eta 3) HABEren etorkizuneko azterketa-ereduaren proposamena. Horrekin batera, HOBErako mintzamen-probaren diseinu-proposamena ere bai.
https://doi.org/10.54512/AUSK9306
EAEko euskaltegietan emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko neurriak, politikak eta jarrerak ezagutzeko diagnostikoa / Emaitza nagusiak. 2022ko maiatza_Monografiak 7
- Argitalpenak
- Sortua: 24 November 2022
- Bisitak: 886
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
HABEren I Berdintasun planean (2019-2022 epeari dagokionean hain zuzen) EAEko euskaltegiekin lotura duten hainbat ekintza garatzeko orduan kalitatezko informazio eguneratua izateak zuen garrantziaren inguruko hausnarketatik dator txosten hau: "EAEko euskaltegietan emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko neurriak, politikak eta jarrerak ezagutzeko diagnostikoa. Emaitza nagusiak. 2022ko maiatza". Farapi Koop. Elkartea da ikerketa eta txostena egin duena.
Helduen euskalduntzearen azterketa. 2009-2010 / 2018-2019_Monografiak 6
- Didakteka
- Sortua: 4 April 2022
- Bisitak: 1788
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 1
HABEk eskatutakoari erantzuteko, LKS Next-ek 2021eko apirilean aurkeztu zuen “Euskaltegien bilakaera eta etorkizuna 2009-10 / 2018-19” txostenean datza “Helduen euskalduntzearen azterketa. 2009-10 / 2018-19” 6. monografiko honen oinarria. Hala, Hizpide aldizkariaren 68. eta 83. zenbaki monografikoetan landutako ildoei jarraikiz (Elortza eta Perales, 2008; Elortza eta Mungia, 2014), azken urteotako helduen euskalduntzearen argazki bat aurkeztu nahi da.
Bideoaren erabilera aztertzeko ForVid ikerketa helduen euskalduntzean
- Didakteka
- Sortua: 11 February 2022
- Bisitak: 1646
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 1
Eskoletan bideoaren erabilera aztertzea da ForVid ikerketaren helburua; Daniel Cassany da proiektuaren ikertzaile nagusia. Helduen euskalduntzeari dagokionez, HABE ere partaide da proiektuan. Hala, borondatez eta era anonimoan erantzuteko online galdetegi bat iritsiko zaie laster helduen euskalduntzean ari diren euskara-irakasle guztiei.
Hizkuntza-eskakizunak funtzio eta atazen arabera: Uliazpi_Monografiak 5
- Argitalpenak
- Sortua: 17 September 2021
- Bisitak: 1569
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Lehengoan iragarritakoari jarraikiz, e-Hizpide aldizkarian ere monografien ildoari ekitea erabaki da. "Hizkuntza-eskakizunak funtzio eta atazen arabera: Uliazpi" da lehendabizikoa. Hala, Uxue Zalbidea Olabarrik helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko bekaldian 2018 eta 2019an HABEn egindako ikerketaren emaitza duzu Monografiak 5 honetan, aldez aurretik e-HIZPIDE aldizkariaren 94. zenbakian argitaratutako artikulua osatu eta ikuspegi osoagoa emateko asmoz.
Helduen euskalduntzearen azterketa (2007-2008 / 2012-2013 )
- Didakteka
- Sortua: 24 September 2014
- Bisitak: 1766
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Jadanik, badira sei urte 2000-2001 eta 2006-2007 bitarteko ikasturteak aztertu zirenez geroztik (Elortza eta Perales, 2008) eta, beste hainbeste ikasturte igaro direnez, abagune egokia iruditu zaigu, luze eta zabal erreparatzeko helduen euskalduntzean azken sei ikasturteotan egindako bideari.