"Teaching Languages to Students with Specific Learning Differences" liburuaren ideia nagusia da hizkuntza-irakasleek ikasteko zailtasun espezifikoak dituzten pertsonekiko gero eta kontzientzia handiagoa dutela eta hizkuntzen irakaskuntza inklusiboari buruzko ezagutza ere areagotu egin dela azken urteotan hizkuntza-irakasleen artean. Nolanahi ere, oraindik ere ohikoa da ikasteko zailtasunak dituzten ikasleak hizkuntzak ikastetik salbuetsita geratzea, ikasketa horiek euren irismenetik kanpo daudela argudiatuta. Hala ere, badakigu, hizkuntza-irakasle askok ez dituztela ikasteko zailtasun espezifikoak dituzten ikasleen beharretara egokitzeko behar diren tresna pedagogikoak.
Webgune honetako foroetan (hizkuntz kontuak eta didaktikakoan, besteak beste) eman ohi dugu Euskaltzaindiaren eta horren ekimenen berri; hala ere, burutu dituzten azken egokitzapenak, berrikuntzak eta ekarpenak sarrera batean biltzeari egoki iritzi diogu.
Euskalkiaren edo eskualdearen arabera, salbuespena adierazteko modu bat baino gehiago ditugu euskaraz: "besterik ez / baino ez / baizik ez" dira arruntenak. Halere ez dute hirurek jokabide edo erabilera bera, eta Euskaltzaindiak dioen moduan, "besterik ez" alde batetik doa, eta "baino ez" eta "baizik ez" beste alde batetik.
"Ahoskera eta Prosodia lantzeko proposamen didaktikoa" ikastaroa eman du Kepa Diegezek 2024ko ekainaren 24tik 27ra.
Bideo honetan, ikastaroan landutakoaz aritu zaigu, guztion jakingarri.
Pandemia-garaian "Euskara Batuaren Eskuliburuan" oinarrituta Gasteizko IKAko irakasleentzat barneko prestakuntzarako joko bezala sortu zena, ikasleentzat ere egokia izango zelakoan jaio zen #zuzentest 21/22 ikasturtean. Hala, sare sozialen bitartez aipatutako eskuliburuaren arabera astean behin plazaratzen dira galderak eta erantzunak. Eta ez da Gasteizko IKA Interneten egiten ari den lan bakarra.
"Routledge Handbook of Materials Development for Language Teaching" hizkuntzak irakasteko materialak garatzen dituen gida da. Gidak lau ideia nagusi aztertzen ditu, eta ideia bakoitzak materialen garapenari buruzko hainbat alderdi jorratzen ditu. Lehen ideiak materialen garapenaren eta haren historiaren ikuspegi orokorra ematen du. Bigarren ideia materialen garapenaren oinarri teorikoetan oinarritzen da, hizkuntzen ikas-irakaskuntzaren printzipioak barne. Hirugarren ideiak materialen garapenari buruzko gogoeta praktikoak jasotzen ditu, hala nola, beharren azterketa eta ebaluazioa. Azkenik, laugarren ideiak materialen garapenean sortzen ari diren joerak aztertzen ditu, besteak beste, teknologia digitalak eta hezkuntza-baliabide irekiak.
Azkenengo bi mendeetako joerari jarraikiz, "iritzi" da erabili behar dena aditz nahiz izen gisa Euskaltzaindiaren arauaran arabera. Kontuan izan datiboko marka eskatzen duela. Gainera, "uste izan" eta "deitu" aditzen baliokide izan daiteke.
Sarrera honetan azalpenez gain adibideak ere emango dira, bai forma egokienak, bai desegokienak.
Honako hauek landuko dira sarrera honetan: zehar-galderaren ordez erabiltzen den erlatiboa eta galdegaiaren ordez erabiltzen dena. Halaber, erlatiboen komunztadura-arazoak azalduko dira.