Letra larrien eta xeheen erabilera

Argitaratua: Thursday, 8 May 2025, 2:17 PM
LETRA LARRIAK ETA XEHEAK

Euskaltzaindiak Euskara Batuaren Ortotipografia (EBO) arautzeko asmoz, Euskaltzaindiak 200. araua argitaratua du, letra larriei eta xeheei buruzkoa. Arau horretan, letra larri eta xeheen erabileraren inguruko gogoeta eta gomendio nagusiak jasotzen dira. 

Letra larrien eta xeheen arau orokorra
Letra larrien eta xeheen arau orokorra da letra larriak beharrik gabe ez direla erabili behar. Hori da Euskaltzaindiak 1990ean letra larrien erabilerari buruz emandako gomendioen lehen esaldia, eta esaldi horrek bere horretan dirau orain ere.  

Euskaltzaindiaren esanetan, letra larrien erabilera ez da berdina gaztelaniaz eta frantsesez (Los americanos/ les Americaines). Letra larriak erabiltzeko irizpideak, neurri batean, konbentzionalismoak dira, tradizioz ezarriak eta ez dira beti logika eztabaidaezin baten emaitza.  

Beraz, Euskaltzaindiak, zalantzaren aurrean, letra xehea erabiltzea gomendatzen du; esate baterako, izen berezi baten ondorengo izen generikoak (kale, bide, etorbide…) letra xehez idazten dira: 

  • Toki geografikoak: Ipar poloa, Hego hemisferioa, Donejakue bidea, Deba Ibaia kalea, Kaprikornio tropikoa, Donostiako katedrala..
  • Museoak eta eraikin ezagunak ere letra xehez: Guggenheim museoa, Louvre jauregia… 
    • Baina, izena + izenondoa egitura dagoenean, generikoa letra larriz: Mekako Meskita Handia. 

Letra larriz

  • Entitate geografikoen izen generikoa: Ozeano Barea, Ozeano Atlantikoa, Mendikate Penibetikoa, Australiako Badia…  
  • Generikoa benetan generikoa ez denean eta beste gauza bat ordezkatzen duenean: Hiru Erregeen Mahaia, Aiako Harria… 
  • Akademiak eta erakundeak: Euskaltzaindia, San Telmo Museoa, Gobernu Kontseilua, Guggenheim Bilbao Museoa… 
  • Maila instituzional handiko erakundeak letra larriz idazten dira: Udala, Administrazioa, Ejerzitoa, Estatua, Eliza, Gobernua, Estatua, Parlamentua, Legebiltzarra… 
  • Erakunde edo elkartea izendatzeko erabiltzen den izen arrunt hori beste elementuren baten laguntzarik ez badu, bi aukera daude: Oraingoan Udalak/udalak hartu behar du erabakia, hori ez baita Diputazioaren/diputazioaren eskumena. (Erabaki konbentzionala da, eta ez dago batasunik; gure inguruko beste hizkuntza batzuetan ere ikusten da estilo-kontua dela.)  
    • Baina izen horren ondoren, erakusle edota adjektibo bat badago, letra xehez idazten da. Adib.: Nafarroako Parlamentuak euskararen legea arautu du, parlamentu horrek berak gaur goizean pentsaurrekoan adierazi duenez.  
  • Letra larriz idaztekoak dira San, Santa, JainkoaSanta Ageda; San Miguel; Jainkoagatik!  

Salbuespena: euskal tradizio idatzian, letra larriz idazten ziren Jainkoa ordezkatutako izenordainak (Bera, Zu, Hura), baina gaur egun letra xehez idazten dira: bera, zu, hura… Era berean, trataerak, karguak eta halakoak letra xehez idaztea erabaki du Akademiak: aita santua, erregea, lehendakaria… 

Erabakiak, testuinguruaren araberakoak

  • Gertaera historiko edo politikoak letra larriz idazten dira normalean (Gerla Handia...), baina badira salbuespen batzuk, adibidez, frankismoa. 
  • Generikoak diren izenak, berezitzat hartzen dira, hala nola: Caudillo (=Franco), Führer (=Hitler), Duce (=Mussolini)… 


Gomendio orokorra

Letra larrien eta xeheen erabilera ez da mekanikoa: arau orokor eta salbuespenen arteko oreka eta testuinguruen arteko koherentzia dira gakoa. 

 


Gehiago jakiteko:

Euskaltzaindia

Beste eduki interesgarriak

Euskaltzaindia

Letra-estiloei buruzko arau berria argitaratu du Euskaltzaindiak

Euskaltzaindiak Euskara Batuaren Ortotipografia (EBO) arautzeko asmoz, duela gutxi argitaratu ditu laburtzapenei (laburdurak eta siglak) eta sinboloei dagozkien arauak, baita letra-estiloei dagokiena ere.