Neoloteka, UZEIren hitz berriak biltzeko gune dinamikoa

Published: jeudi 26 juin 2025, 11:43
  • Atala:
  • Domaine de connaissance:
  • Edukiak:
    • Lexikoa
  • Hizkuntza-arloa:
    • Linguistique
  • Auteur de l´introduction:
    • Maya Urroz, Ainara
UZEI
  • Atala:
  • Domaine de connaissance:
  • Edukiak:
    • Lexikoa
  • Hizkuntza-arloa:
    • Linguistique
  • Auteur de l´introduction:
    • Maya Urroz, Ainara
  • Visits: 1243
  • Comments: 1
  • Favorites: 0

Neoloteka UZEIk abian jarritako egitasmoa da, euskarazko neologismoak (hitz eta esamolde berriak) identifikatu, bildu, aztertu eta sarean jendearen eskura jartzeko. Euskararen normalizazio-prozesuan, ezinbestekoa da lexiko berria zaintzea eta garatzea, errealitate berriak izendatzeko. 

Egitasmo hau beste hizkuntza batzuetako neologismoen behatokien ildotik sortu da, eta bertan jasotzen diren formak oraindik Euskaltzaindiaren Hiztegian (2016ko bertsioa) ageri ez direnak izango dira, nahiz eta batzuetan hiztegi lexikografikoetan ager daitezkeen. 

Neolotekak 50 neologismo ditu abiapuntuan, eta hilero 20 berri gehitzeko asmoa dago. Neologismoak biltzeko, hainbat komunikabidetako (Argia, Berria, EITB, Goiena) edukiak aztertzen dira etengabe, eta urtero hitz-sorta bat hautatzen da hedabideetan arakatuz.  

Nahi izanez gero, norbanakoak ere ekarpenak egin ditzake formulario bat betez.  


Azkenaldian argitaratutako neologismo batzuk honako hauek dira: geomintzdesaurreztu edo ghettizazio. Hitz berri bakoitzak bere definizioa eta testuingurua du, baita gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko bere baliokidea ere. 


Afficher les commentaires
  • Ainara Maya UrrozAinara Maya Urroz - jeu. 28 août 2025, 11:53
    UZEIren Neolotekan sartu dute "transmedia" terminoa bere definizioarekin batera: 'Euskarri desberdinak baliatuz eta haiek modu osagarrian erabiliz komunikatzen den istorioa, edukia euskarri bakoitzaren interakzio-aukeren eta erabiltzaileen ekarpenen arabera hedatzen duena'. https://uzei.eus/neoloteka/fitxa/?id=228256. Terminoa agertzen den iturrien artean, HABEren sarrera bat ageri da: https://www.ikasten.ikasbil.eus/mod/habecms/view.php/irakasbil/argitalpenak/h2en_didaktikaren_berrikuntza_mapatzea, 2020koa. Berrikiago, aurten, "Narrativa transmedia en ELE" liburuaren erreseina ere agertzen da Irakasbilen. Oraingo honetan ere HABE bide-urratzaile!