Irakasbil
Foroak
Didakteka
e-HIZPIDE 88
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko ekainak 30
- Bisitak: 1614
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Sei artikulu daude bilduta e-Hizpide aldizkariaren 88. zenbakian, berez aldizkari digitalaren lehendabiziko zenbakia den honetan. Hizpideren aurkezpenetan idazten zen bezalaxe, probetxuzkoa izan dakizula opa dizugu, irakurle.
BESTE ITURRIETATIK
H2 ikasgelako diskurtso didaktikoa: ba al dakigu nola hitz egiten dugun eskolak ematean? (Vicenta González)
Zer gertatzen zaio nire taldeari? (José Angel Medina)
BESTELAKO LANKIDETZAK
Komunikazio didaktikoa, ikasteko ingurune birtualetan (Abel Camacho eta Pedro Lonbide)
GELA IREKIA
Euskara eskoletan toponimia lantzeko proposamena (Idurre Lekuona)
Web 2.0 arora egokitu beharra, hizkuntzaren mesedetan: esaera zaharrak eta euskal kultura Instagramen bitartez (Eider Arteach)
GEURE ITURRIETATIK
Irakasbil, HABEren atari berria (Iñaki Murua eta Luis Mari Txabarri)
- Atalak:
- Dokumentu-mota:
- Atalak:
Zenbat hitz ditu euskarak?
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko ekainak 27
- Bisitak: 1245
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Izenburuko galderaren inguruan, artikulu interesgarria argitaratu du Alfontso Mujikak 31 eskutik blogean. Analisia egiteko, zenbait hiztegitako hitz-kopuruak hartu ditu oinarri: Orotariko Euskal Hiztegikoa, Hiztegi Batukoa, Dictionnaire de l’Académie française-ekoa, Espainiako akademiaren DRAE hiztegikoa edota Oxford English Dictionary-koa, esate baterako.
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
Siglak (eta III)
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko ekainak 20
- Bisitak: 1722
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Sigla, akronimo eta beste zenbait laburtzapenek toki berezia dute informatikaren alorrean, erruz erabiltzen dira-eta. Eta, askotan, arazoak sortzen dira siglak deklinatzean. Hori dela-eta, software-arloan kontuan hartzeko zenbait ortografia-irizpide laburbildu ditugu, gomendio gisa.
- Atala:
- Egilea:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
Hitzargiak – Elkar argitzen duten hizkuntzak
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko ekainak 16
- Bisitak: 1071
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Europa osoko 17 hizkuntzen biziberritze-prozesuan dabiltzan eragileak bilduko dira, ekainaren 23-24an, Hernaniko Orona Ideion, horretarako martxan jarritako jardunbideak, eta haiei lotutako esperientziak, gainerakoekin partekatzeko, eta, hala, guztiek guztiengandik ikasteko parada izateko.
Siglak (II)
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko ekainak 9
- Bisitak: 3321
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Gogora dezagun: oro har, letra larriz eta punturik gabe idazten da sigla bat. Sigla deklinatzen da beti, eta ez siglak ordezkatzen duena, eta, deklinabide-atzizkia letra xehez idazten denez, argi geratzen da non amaitzen den sigla. Sakontzen jarraitzeko, azter dezagun zer dioen Alfontso Mujikak “Siglak irakurtzen, siglak deklinatzen” artikuluan.
- Atala:
- Egilea:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
Siglak (I)
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko ekainak 3
- Bisitak: 1704
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Siglak hitz-multzoak dira, ordezkatzen dituzten hitzen lehen letrez osatuak. Letra larriz idazten dira, eta, oro har, punturik gabe. Siglak deklinatzen dira, eta ez siglek ordezkatzen dutena. Izen bereziak bezala deklinatzen dira; hau da, artikulurik gabe. Dena den, batzuetan, erabiliaren erabiliaz, sigla batzuk izen arrunt bilakatzen dira; hori gertatzen denean, minuskulaz idazten dira, eta artikulua hartzen dute.
Oro har, marrarik gabe eta ahoskatu bezala deklinatzen dira. Siglaren azken letra R gogorra denean, ez da [r] errepikatu behar lotura egiteko. Marratxorik gabe batzen dira sigla eta deklinabide-atzizkia, salbu eta siglaren azken letra berberaz hasten denean atzizkia.
Irakurlearen aukera da siglak irakurtzea edo siglak ordezkatzen duena irakurtzea.
- Atala:
- Egilea:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
A1-A2 ziurtagiri profesionala?
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko maiatzak 31
- Bisitak: 1019
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Oinarrizko erabiltzailearen A1 eta A2 mailak zedarritzen ditu HEOCak, eta, era horretara, Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren eskalekin erabat parekatzea lortu da. Alabaina, bada une honetan zenbaiten ahotan dabilen galdera: zein mailatan ekarri behar dira gaitasun-maila horiek lantegietan garatzen diren solasaldien ezaugarrietara? Galdera horri erantzutera dator Josu Peralesen ekarpena.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:







