Irakasbil
Didakteka
Hitzargiak – Elkar argitzen duten hizkuntzak
Europa osoko 17 hizkuntzen biziberritze-prozesuan dabiltzan eragileak bilduko dira, ekainaren 23-24an, Hernaniko Orona Ideon, horretarako martxan jarritako jardunbideak, eta haiei lotutako esperientziak, gainerakoekin partekatzeko, eta, hala, guztiek guztiengandik ikasteko parada izateko.
Hitzargiak - Elkar argitzen duten hizkuntzak proiektuaren ibilbidean geldiune bat izango da Topaketa. Osasun eta arrisku-egoera desberdinetan dauden hizkuntzen ordezkariek elkarrengandik ikasteko aukera izango dute Esperientzien TRUKEGUNEA deritzon espazioan, besteak beste. Egitarau osoa, eta antolatutako 13 mahai-inguruei buruzko xehetasunak, hemen.
Hizkuntzen eragin-esparru guztietako jardunbideak bildu dira Hitzargiak egitasmoan, hala nola erabilerari, kulturari, sentsibilizazioari, teknologiei, komunikabideei, haurren zein helduen irakaskuntzari eta lan-arloari lotutakoak. Ehundik gora jardunbide jaso dira, 13 herrialdetakoak eta 25 hizkuntzatakoak.
Izen-ematea zabalik dago helbide honetan.
