Irakasbil
Foroak
Didakteka
Gramatika koloreetan
- Didakteka
- Sortua: 1993(e)ko apirilak 27
- Bisitak: 1154
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Kezka haundia dut "funtzioen lanketa", goiko urratsetan batez ere. Orain arteko programazioetan ez zen inolako funtziorik aipatu ere egiten, baina honezkero erabat baliagarri direla jakin dut. Kontua da nota txertatu funtzíoak gure programazioetan, zein funtzio aukeratu eta beste mila kontu, erantzuteko zinez zaílak dírenak
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 31
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
4 ezetz
- Didakteka
- Sortua: 1993(e)ko apirilak 27
- Bisitak: 1133
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lan honek gazteleraz "Coloca 4" izenez argitaratuta dagoen jokoa euskarazko klaseetan zelan erabil daitekeen azaltzen du. Helburua: eduki zehatz batzuk barneratzen laguntzea.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 31
Mintzamenaren inguruan. Mintzamena indartzeko programa
- Didakteka
- Sortua: 1993(e)ko apirilak 14
- Bisitak: 1251
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azken urte hauetan euskaltegietan eta euskararen irakaskuntzan arazo larri batekin egin dugu topo. Eta arazo horren izena "Mintzamena" da. Askotan zaila da problema benetan zein den jakitea, baina jakin badakigu atal horretan ez dugula nahi besteko zuzentasunez asmatzen. Ikasleek euskaraz hitz egin dezaten, aspaldidanik teknika bat erabili izan dugu: itsulapikoajarri gelan eta erdaraz hitz egiten zuenak duro bat bota behar zuen. Honekin zera lortu nahi zen: erdaraz hitz egiteko joera gutxitzea eta euskaraz hitz egitekoa indartzea. Baina zigorra erabiliz bakarrik ez dugu nahi dugun ondorioa lortzen, zigorrak beti indartze positiboarekin lotuta joan behar baitu. Zigorra bakarrik erabiliz, ez dugu ondorio negatiboak besterik lortzen.
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 32
Euska/Herrian zehar euskara behar -Euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina euskaltegian
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abenduak 30
- Bisitak: 1297
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskarak ezkerraldeko herrietan orain iluna eta etorkizun beltza ditu. Gure hizkuntzak kaleetan duen presentzia oso urria da. Euskaltegiak uharte xumeak dira itsaso erdaldunaren erdian. Eta, hau gutxi balitz, beste hau ere gertatzen da: agian eguneroko bizitza erdaldunaren poderioz edo inertziez, edo euskara ikasteko motibazio praktiko hutsak eraginik, edo beste arrazoiren batengatik, ikasle askok euskaltegian bertan ere gaztelania erabiltzen dutela barra-barra. Arazo horri aurre egiteko antolatu genuen Santurtziko Udal Euskaltegian euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 30
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
Euskalduntze-alfabetatzea. 1981-1991.eko datuei gainbegirada
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abenduak 30
- Bisitak: 1298
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ezin esango dugu lantxo hau HABEren sorreratik hona gertatuaren balantzea denik, ezta gutxiagorik ere; oraingo hau azaletik begiraturiko hainbat daturen bilduma baizik ez baita. Horregatik, hain zuzen, ez duzu hurrengo orrialdeotan inolako baloraziorik aurkituko. Erakunde hau, 1981.ean sortua, eta hurrengo hamar urteetan gertatua hori baino sendoagoa, sakonagoa eta garrantzitsuagoa da, noski, oraingoa bezain arin tratatua izateko. Honako laburpen txiki honek ez luke, beraz, ez galaraziko ezta ordezkatuko ere hamarkada honetan HABEk egin eta garatzen ari den lanak merezi duen azterketa sakona.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 30
lkaslearen kontzientizazioa
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abenduak 30
- Bisitak: 1153
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikaslearen aribide independenteak ikasteko estrategia eraginkorrak eskatzen ditu. Estrategia hauek garatu aurretik, bere ikasteko moduak nolakoak diren garbi jakin beharko du. Kontzientizazio-prozesua ikasgelako jardueraren zati bat izan daiteke.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Edukiak:
- Gaitasun estrategikoa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 30
Apriorismoa Hervás-en Euskal Deituren Etimologietan
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abenduak 30
- Bisitak: 1241
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lorenzo Hervás-en Euskal Deiturei buruzko lanak garrantzi historiko berezia du, ezen eta Astarloak idatzi bide zuen liburu kasua ez bezala, inprentako argia ikusi baitzuen. J. Fr. lrigoienen Colección alfabética de apellidos bascongados (México, 1809) obraren eranskin gisa argitaratua izan zen. Hervás, aurretiko Esteban Garibai, Zaldibia, Licenciado Poza, Larramendi eta Astarloaren gisa, euskararen apologista dugu, batez ere. Harremanak eduki zituen Astarloarekin, eta haren etimologiazko aurriritzi ideologikoak (hitzen soinuei atxikiak) igarotzen dira Hervás-en idazkietara.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 30
Hizkuntz ikastaroen diseinua eta antolamendua
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abenduak 30
- Bisitak: 1189
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lan honek, "ikaslearengan ardaztutako curriculum"ean, erreferentzi puntu nagusia ikasleen behar eta interesetan jarriz ikaskuntzarako materiala taldean prestatzeko eginbide single bat proposatzen du. Ikasleen beharrak, ikasleen nolakoak eskatzen dituen ariketak eta irakaslearen ikuspegia, honek ezagutzen baitu ongien egoera, ikastaro malgu eta etengabe hobe daitekeen batean integratzea da kuestioa.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 30







