Mintzamenaren inguruan. Mintzamena indartzeko programa

Argitaratua: Wednesday, 14 April 1993, 2:10 PM
Irakaslea mintzo

Azken urte hauetan euskaltegietan eta euskararen irakaskuntzan arazo larri batekin egin dugu topo. Eta arazo horren izena "Mintzamena" da. Askotan zaila da problema benetan zein den jakitea, baina jakin badakigu atal horretan ez dugula nahi besteko zuzentasunez asmatzen. Ikasleek euskaraz hitz egin dezaten, aspaldidanik teknika bat erabili izan dugu: itsulapikoajarri gelan eta erdaraz hitz egiten zuenak duro bat bota behar zuen. Honekin zera lortu nahi zen: erdaraz hitz egiteko joera gutxitzea eta euskaraz hitz egitekoa indartzea. Baina zigorra erabiliz bakarrik ez dugu nahi dugun ondorioa lortzen, zigorrak beti indartze positiboarekin lotuta joan behar baitu. Zigorra bakarrik erabiliz, ez dugu ondorio negatiboak besterik lortzen.