Euska/Herrian zehar euskara behar -Euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina euskaltegian

Published: Wednesday, 30 December 1992, 11:35 AM
Kanpaina

Euskarak ezkerraldeko herrietan orain iluna eta etorkizun beltza ditu. Gure hizkuntzak kaleetan duen presentzia oso urria da. Euskaltegiak uharte xumeak dira itsaso erdaldunaren erdian. Eta, hau gutxi balitz, beste hau ere gertatzen da: agian eguneroko bizitza erdaldunaren poderioz edo inertziez, edo euskara ikasteko motibazio praktiko hutsak eraginik, edo beste arrazoiren batengatik, ikasle askok euskaltegian bertan ere gaztelania erabiltzen dutela barra-barra. Arazo horri aurre egiteko antolatu genuen Santurtziko Udal Euskaltegian euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina.