Apriorismoa Hervás-en Euskal Deituren Etimologietan

Published: Wednesday, 30 December 1992, 10:35 AM
Euskararen kutxa

Lorenzo Hervás-en Euskal Deiturei buruzko lanak garrantzi historiko berezia du, ezen eta Astarloak idatzi bide zuen liburu kasua ez bezala, inprentako argia ikusi baitzuen. J. Fr. lrigoienen Colección alfabética de apellidos bascongados (México, 1809) obraren eranskin gisa argitaratua izan zen. Hervás, aurretiko Esteban Garibai, Zaldibia, Licenciado Poza, Larramendi eta Astarloaren gisa, euskararen apologista dugu, batez ere. Harremanak eduki zituen Astarloarekin, eta haren etimologiazko aurriritzi ideologikoak (hitzen soinuei atxikiak) igarotzen dira Hervás-en idazkietara.