Irakasbil
Foroak
Didakteka
Ahozko elkarreragina eta ikaskuntza eskolan: irakaslearen esku-hartzearen gakoak (Clavel Martínez, A.)
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko uztailak 15
- Bisitak: 1068
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Ahozko elkarreragina eta ikaskuntza lantzen ditu Alicia Clavel Martínez adituak "Discurso, comunicación y gestión del aula de ELE" liburuaren hirugarren kapituluan. Kapituluaren helburua da azaltzea ahozko elkarreragina lantzeko irakaslearen esku-hartzearen gakoak. Bere hitzetan, eskolan sortzen diren elkarreraginezko aukera esanguratsuak aurreikusi gabeak izaten dira, planifikatu gabeak. Badakigu irakasleak ikasleen arreta, motibazioa eta parte-hartzea lortzeko ahaleginetan ibiltzen direla etengabe, baina, batzuetan ez dira probetxuz erabiltzen ahozko eragineko aukerak curriculumaren presioa, denbora-eskasia, azterketak… direla-eta. Ondorioz, planifikatutako bestelako lanek hartzen dute lehentasuna. Irakaslearen iritziz, edozein une (aurreikusiak edo aurreikusi gabeak) baliatu behar da ikasleek eskolan hitz egin eta elkarreragina sor dezaten.
Zerk egiten du on hizkuntzak ikasteko jarduera bat?
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko uztailak 10
- Bisitak: 813
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
“What makes a good language learning activity? sarrera eman dute argitara "World of Better Learning" blogean; Scott Thornbury da idazlea. Ikaskuntza-jarduera on baten ezaugarriak deskribatu ditu eta eskolarako egokienak direnak aukeratzeko irizpideak proposatu.
Aurkezpenak hobetzeko dekalogoa
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko uztailak 10
- Bisitak: 1243
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Aurkezpenak, diapostibak eta bideoak ohikoak dira gure eguneroko bizitzan. Sarrera honetan, horrelakoak (bir)pentsatzeko, (bir)moldatzeko eta birziklatzeko laguntza, aholkuak eta ideiak aurkituko dituzu.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
Mikro-narrazioak hizkuntzen ikasgelan (Herrera, F. eta Urbizu Pérez, C.)
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko uztailak 9
- Bisitak: 961
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
LdeLengua podcastaren 158. atalean, Francisco Herrerak Cristina Urbizu Pérez elkarrizketatzen du, Euskal Herriko Unibertsitatean Filologia Hispanikoan lizentziaduna eta ibilbide luzeko espainiera-irakaslea. Cristinak bere lan-ibilbidearen zati handi bat gaztelania atzerriko hizkuntza gisa irakasteari eskaini dio, bereziki etorkinekin aritu da, eta gaur egun ELEko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroen koordinatzailea da.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- Trebetasunak:
- Edukiak:
- Motibazioa
- Gaitasun komunikatiboa
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
The Routledge handbook of materials development for language teaching (Norton, J. eta Buchanan, H. [ed.])
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko uztailak 2
- Bisitak: 1059
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
"Routledge Handbook of Materials Development for Language Teaching" hizkuntzak irakasteko materialak garatzen dituen gida da. Gidak lau ideia nagusi aztertzen ditu, eta ideia bakoitzak materialen garapenari buruzko hainbat alderdi jorratzen ditu. Lehen ideiak materialen garapenaren eta haren historiaren ikuspegi orokorra ematen du. Bigarren ideia materialen garapenaren oinarri teorikoetan oinarritzen da, hizkuntzen ikas-irakaskuntzaren printzipioak barne. Hirugarren ideiak materialen garapenari buruzko gogoeta praktikoak jasotzen ditu, hala nola, beharren azterketa eta ebaluazioa. Azkenik, laugarren ideiak materialen garapenean sortzen ari diren joerak aztertzen ditu, besteak beste, teknologia digitalak eta hezkuntza-baliabide irekiak.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- Sarrera-egilea:
- Insausti Albisu, Izaskun
#zuzentest, Gasteizko IKAren galderak euskara-ikasleentzat
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko ekainak 24
- Bisitak: 1461
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Pandemia-garaian "Euskara Batuaren Eskuliburuan" oinarrituta Gasteizko IKAko irakasleentzat barneko prestakuntzarako joko bezala sortu zena, ikasleentzat ere egokia izango zelakoan jaio zen #zuzentest 21/22 ikasturtean. Hala, sare sozialen bitartez aipatutako eskuliburuaren arabera astean behin plazaratzen dira galderak eta erantzunak. Eta ez da Gasteizko IKA Interneten egiten ari den lan bakarra.
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
Abestiak ikasgelan erabiltzeko urratsak
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko ekainak 14
- Bisitak: 1314
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
“How to use songs in the English language classroom” izenburuko sarrera irakur daiteke Adam J. Simpson-ek idatzita British Council erakundearen blogean. Sarrera horretan, Adam Simpson irakasleak azaltzen du zerk egiten duen arrakastatsu abestietan oinarritutako hizkuntzen eskola bat. Ingeles-irakasleek ingelesa irakastean ikasgeletan izaten duten arazo handienetako bat da ikasleen interesari eustea. Beraz, askotan oso sortzaileak izan behar dute erabiltzen dituzten teknikekin, eta, adituaren ustez, musika eta kantua da ikasgelako baliabide motibagarrienetako bat.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Edukiak:
- Motibazioa
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
"¿Cómo implicar a los estudiantes para que utilicen el feedback online?” artikuluaz
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko ekainak 13
- Bisitak: 809
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
"¿Cómo implicar a los estudiantes para que utilicen el feedback online?” da Anna Espasa-Rocak eta Teresa Guasch-Pascualek idatzitako artikulu baten izenburua. Ezagunak ditugu bi egileak; besteak beste, HABEk 2023an antolatutako ikastaroko irakasle izan ziren. Online unibertsitate bateko esparruan egindako ikerketa baten berri ematen dute artikuluan baina geure esparrurako ere ideia baliagarriak daude bertan.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- Sarrera-egilea:
- Murua Anzola, Iñaki







