1238 - La mediación en el nivel C2: ¿Cómo diseñar tareas de aula adecuadas y motivadoras? / Bitartekotza C2 mailan: nola diseinatu jarduera egoki eta motibagarriak? (bideo-laburpena)

Published: Tuesday, 10 September 2024, 10:38 AM
Carmen Ramosen argazkia

La mediación en el nivel C2: ¿Cómo diseñar tareas de aula adecuadas y motivadoras?/ Bitartekotza C2 mailan: nola diseinatu jarduera egoki eta motibagarriak? ikastaroa eman du Carmen Ramosek 2024ko uztailaren 22tik 24ra.

Bitartekotza-jarduerak egiaztatze-azterketetan txertatu izanak irakasleek ikasgelan komunikazio-modu hori landu beharra ekarri du. C2 mailak baditu bitartekotzaren praktikarako lagungarri gerta daitezkeen berariazko ezaugarri batzuk, baina, beste alde batetik, erronka batzuk ere sortzen dira.

Bideo honetan, ikastaroan landutakoaz aritu zaigu, guztion jakingarri.

Other interesting content

Carmen Ramos Méndez

1238 - La mediación en el nivel C2: ¿Cómo diseñar tareas de aula adecuadas y motivadoras? / Bitartekotza C2 mailan: nola diseinatu jarduera egoki eta motibagarriak?

Bitartekotza-jarduerak egiaztatze-azterketetan txertatu izanak irakasleek ikasgelan komunikazio-modu hori landu beharra ekarri du. C2 mailak baditu bitartekotzaren praktikarako lagungarri gerta daitezkeen berariazko ezaugarri batzuk, baina, beste alde batetik, erronka batzuk ere sortzen dira. Ikastaroan zenbait alderdi teoriko jorratuko badira ere, guztiz praktikoa eta bereziki C2 mailara egokitua izango da. HABEren C2 mailako egiaztatze-probaren bitartekotza-ariketak ez ezik, beste bitartekotza-jarduera batzuk ere landuko dira.
Carmen Ramos

Bitartekotza C2 mailan: nola diseinatu jarduera egokiak eta motibagarriak

Azken urteotan, bitartekotzaren hotsa geroz eta gehiago ari da entzuten. Bai, orain, hizkuntza-eskuliburuetan usu ageri da, maila askotan; eta ez da harritzekoa hizkuntza egiaztatzeko probetan ere eskatzea, erakunde batean eta bestean. Ustea da komunikazio-modu bat dela, trebetasuna ez baino; baduela zer eskainia didaktikarako eta pedagogiarako, eta ez dela hizkuntzak ikasten laguntzeko bakarrik... hortaz, komeni da bitartekotza-jarduera batzuk gelan ere lantzea, baina nola? Ikus dezagun zer egin daitekeen C2 mailan bitartekotza-jarduera batzuk planifikatzeko, aipatu diren alderdi horiek lantze aldera. https://doi.org/10.54512/QCTE9131