Didakteka
Ataza bidezko ebaluazioa (Fernández, C. R.)
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 238
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Claudia Fernándezek labur azaltzen du zergatik den arrazoizkoa atazen araberako ebaluazio sumatiboa bideratzea irakaskuntza komunikatiboaren esparruan.
Adituak bi errubrika proposatzen ditu (sarreraren bukaeran daude euskaratuta), eta irakasle bakoitzak nahieran egokitu ditzake ebaluazio-irizpide horiek. Nolanahi ere, funtsezkoa da ikasleek aldez aurretik ezagutzea zein ebaluazio-irizpideren arabera balioetsiko den beraiek egindako lana atazan.
Egilearen arabera, ataza bidezko ikas-irakas prozesuetan, aldez aurretik ezarri behar da ebaluazio-irizpidea:
- Irizpide hori oinarrizkoa izan liteke; esaterako, ekintzaren helburua bete den erabakitzea (xede den tokira iritsi den edo ez, dena delako erreserba egin den edo ez, etab.).
- Edota, bestela, irizpide osagarriak baliatuz zehaztu liteke, ebaluazio-asmoaren arabera eta ataza gauzatzen den testuinguruen arabera.
Ataza bidezko ebaluazioan, garrantzizkoena da jakitea ea ataza burutu den edo ez; Claudia Fernández irakaslearen adibidean, xedea da gai bati buruzko aurkezpena egitea eta ez hizkuntza-baliabideen zehaztasuna balioestea. Beraz, ataza egitean zenbait hizkuntza-baliabideren garrantzia gutxietsi gabe, ikuspegi orokorra baliatzea lehenesten du, zeren eta azkenean ikaslea ataza bat egiteko gai den edo ez jakin nahi baita.
Horretarako, irakasleek egitekoaren nolakoa argi izateaz gain, funtsezkoa da argi izatea testu-generoaren ezaugarriak; adibide honetan, zer-nolakoak diren aurkezpenak ikasgelaren testuinguruan, zer hizkuntza-baliabide erabiltzen diren era honetako testuetan eta gutxieneko zer ebidentzia behar den ataza bete dela erabakitzeko. Informazio horri esker, ebaluazio-irizpideak zehaztu ahal izango dira, eta, ondorioz, zereginaren asmoa errespetatu den edo ez jakin ahal izango da.
Ikasleak ebaluatzen badira hizkuntzaren erabilera eskatzen duen ataza baten bidez, jarraibidea ere hizkuntza erabiltzea eskatzen duten ekintza komunikatiboak egitera bideratuko da (versus, esaterako, praktika gramatikala), ikasleek arrakastaz burutu dezaten ebaluazio-ataza.
Beraz, guztiz eraginkorra izan ohi da ataza bidezko ebaluazioa baliatzea, betiere ikasleei lagundu nahi bazaie hizkuntza erabiltzen asmo jakin bat lortzeko eta era esanguratsuan, ikasgelatik kanpora gertatzen den bezala.