Irakasbil
Erakunde-planteamenduak
Erakunde-planteamenduak
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
Klaustroa eraldatzea: irakasleen ikaskuntza-komunitate bateranzko bidaia
- Argitalpenak
- Creado: 28 de octubre de 2026
- Visitas: 330
- Comentarios: 0
- Favoritos: 0
Artikulu honek Esplugueseko Hizkuntza Eskola Ofizialean irakasle-taldearen ikaskuntza-komunitate bat sortzeko eta finkatzeko ibilbidea aurkezten du. Ikuspegi kualitatibo eta parte-hartzailetik, 2016an hasitako esperientzia bat deskribatzen da. Ibilbide gidatuko ikastetxeko barne-prestakuntza gisa hasi zen, eta garatzen joan zen, zenbait esparru teorikotan oinarritu arte: praktika-komunitateetan (Wenger), ezagutzaren kudeaketan (Sanz Martos) eta antolakuntza-ikaskuntzan (Gairín eta Rodríguez-Gómez). Ia hamarkada batez, lankidetza-lanak, ikerketa-ekintza metodologiak eta ALACT hausnarketa-ereduak hainbat berrikuntza metodologiko bultzatu dituzte, askotarikoak, ahozko adierazpena hobetzetik hasi eta adimen artifizial sortzailea integratzeraino. Artikuluak esperientziaren funtzionamendua, sortutako produktuak eta ikusitako onurak deskribatzen ditu, eta gako praktikoak eskaintzen ditu antzeko prozesuak hasi nahi dituzten beste ikastetxe batzuentzat. Esperientziak agerian uzten du barne-talentua aitortzeak baterako hausnarketak eta maila berekoen arteko konfiantzak irakaskuntza-jarduna indartzen dutela, klaustroa kohesionatzen dutela eta hobekuntza pedagogiko iraunkorra eta transferigarria sortzen dutela.
https://doi.org/10.54512/OFBE3567
Memoriatik planera: egindakotik ikasi, egingo duguna hobetzeko
- Argitalpenak
- Creado: 23 de septiembre de 2026
- Visitas: 367
- Comentarios: 0
- Favoritos: 1
Euskaltegietan, memoria eta plana ikasturtearen ondorengo uneei dagozkie, baina gertutasun horrek ez du esplizitu egiten egindakoaren ebaluazioak nola bideratzen duen ondorengo plangintza. Bi dokumentu horiek HABEren araudian eta Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOCean) duten lekua aztertzen du artikulu honek, eta barne-ebaluazioari, ebidentzien erabilerari eta antolaketa-ikaskuntzari buruzko ikerketarekin lotzen ditu. Ikuspegi horren arabera, ebaluazioaren eta plangintzaren arteko zubia da memoria, eta tresna orientagarri bat proposatzen du ebidentziak, interpretazioak, ikaskuntzak eta erabakiak plan berriaren helburuekin, jarduerekin eta ebaluazio-aurreikuspenekin lotzeko.
Ekainean ebaluazioa: ez soilik ikasturtearen amaiera
- Didakteka
- Creado: 16 de junio de 2026
- Visitas: 798
- Comentarios: 1
- Favoritos: 1
Ekaina heldu da, eta, horrekin batera, helduen euskalduntze-sistemako ikastaro gehienen amaiera. Irakasleontzat intentsitate handiko egunak izaten dira hauek: aktak itxi, txostenak osatu, ikasleekin bilerak egin eta ikasleak agurtu, klaustroaren bilerak… Sarritan, ekaina lasterketa administratibo gisa bizi dugu, dena prest uzteko premiak bultzatuta. Alabaina, itxiera hori ez litzateke izapide administratibo soil bat izatera mugatu behar; aitzitik, bizi izandakoaren ulermenerako eta hobekuntzarako aukera paregabea da.
Euskaltegiaren Curriculum Proiektua eta adimen artifiziala: hausnarketarako unea
- Didakteka
- Creado: 27 de mayo de 2026
- Visitas: 997
- Comentarios: 3
- Favoritos: 1
Adimen artifizialaren hedapenak ikas‑irakas prozesuen oinarriak kolokan jarri ditu eta, aldi berean, jardueren azpian dauden usteak azaleratzen ditu. Beraz, eztabaida ez da soilik haren erabilerari buruzkoa; alegia, teknologiatik harago doa. Testuinguru horretan, erantzuna ezin da banakakoa izan: euskaltegietan, ikuspegi partekatua eraiki eta ECPan islatu beharko litzateke.
Ikaskuntza-komunitateak dinamizatzeko gakoak
- Bideoteka
- Creado: 12 de mayo de 2026
- Visitas: 429
- Comentarios: 0
- Favoritos: 1
"Dinamizando una comunidad de aprendizaje" web-mintegia
- Prestakuntza-jarduerak
- Creado: 14 de abril de 2026
- Visitas: 664
- Comentarios: 0
- Favoritos: 0
Esplugueseko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Francesca Jándula eta Francesca Augé irakasleek "Dinamizando una comunidad de aprendizaje" web-mintegia eskainiko dute, HABEk antolatuta, apirilaren 22an.
Hezkuntza-erakundeak hobetzea. Etengabe ikasten duten profesionalak eta erakundeak
- Argitalpenak
- Creado: 10 de febrero de 2026
- Visitas: 939
- Comentarios: 0
- Favoritos: 0
Aldaketa eta hobekuntza etengabeko erronkak dira egungo gizartean, baita aukerak ere hezkuntza-arloko profesional eta erakundeentzat, prestakuntza-emaitzak eta jardueren kalitatea hobetu nahi dituztenean. Hori lortzeko, beharrezkoa da honako hauen garapena kontuan hartzea, betiere elkarrekin lotuta: curriculum, erakunde, arlo profesional eta komunitarioarena.
Ondorioz eratortzen diren berrikuntza-prozesuak sustatuz eta babestuz erdiesten dugu erakunde-garapeneko faseetan aurrera egitea eta ikasten duten eta ezagutza pedagogiko berria sortzen duten erakundeak lortzea. Prozesu hori ez da berez gertatzen eta aldaketa-eragile gisa jardungo duten eta testuinguruaren araberako beharretarako eta premia profesionaletarako estrategia egokienak erabiliko dituzten profesionalak eta zuzendariak behar ditu.
Hezkuntza-organizazioen diseinua eta garapena: berrikuntzaren barne- eta kanpo-eragileak
- Didakteka
- Creado: 20 de noviembre de 2024
- Visitas: 735
- Comentarios: 0
- Favoritos: 1
Jose Luis Muñoz Moreno eta Joaquín Gairín Sallán idazleek "Diseño y desarrollo de las organizaciones educativas" liburuaren 11. kapituluan etengabeko hobekuntza lantzen dute. Izan ere, erakundeak hobetzeko alternatiba berrien bila aritzeak berrikuntza bultzatzen du. Baina aldaketa berrikuntza bihurtzea nahi bada, garrantzitsua da kontuan izatea aldaketarako baldintzak, faseak eta aldaketa-eragileak. Hurrengo taulan, Gairin, Armengol eta Muñoz adituek "Revista de Curriculum y Formación" aldizkarian jasotako ikerketa baten ondorioak daude ikusgai. Ezkerreko zutabean, berrikuntza egitean aztertu diren alderdiak bildu dituzte idazleek: zein diren berrikuntza egiten duten ikastetxeen ezaugarriak, baldintzak, mugak eta hobeto funtzionatzen duten egitasmoen ezaugarriak. Bigarren eta hirugarren zutabeetan, aldiz, arlo horietan kanpoko zein barneko eragileek egindako ekarpenak daude jasota.







