Prestakuntza-jarduerak

"Dinamizando una comunidad de aprendizaje" web-mintegia

Published: Tuesday, 14 April 2026, 9:56 AM
Esplugues

Esplugueseko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Francesca Jándula eta Francesca Augé irakasleek "Dinamizando una comunidad de aprendizaje" web-mintegia eskainiko dute, HABEk antolatuta.

Eguna: apirilaren 22a (asteazkena)
Ordua: 13:00-14:30
Online: Teams 

 

Parte hartu nahi izanez gero, bete ezazu formularioa, apirilaren 19a baino lehen. 

Oharrak: 

- Jarduera doakoa da eta ez da ziurtagiririk emango.
- Web-mintegira konektatzeko lotura eta jarraibideak aldez aurretik jasoko dituzu.


Web-mintegiaren nondik norakoak

Mintegiaren helburua da ezagutaraztea hezkuntza-zentro batean ikas-komunitate bat sortzeak duen garrantzia. Oinarrizko printzipio batzuetatik abiatuta  —esperientziatik ikastea, esperimentatzen ausartzea, elkarrizketaren bidez partekatzea eta benetako hobekuntzara bideratutako ezagutza eraikitzea—, gogoeta egin nahi da irakasleen banakako prestakuntza talde-ikaskuntza bihurtzeko moduari buruz.

Era berean, hausnarketa-praktikarako ALACT eredutik abiatuta, web-mintegiak profesional gogoetatsu bihurtzen lagundu nahi die irakasleei, beren esperientziatik abiatuta modu sistematikoan ikasteko, hezkuntza-kalitatea autoebaluazio-prozesuen bidez hobetzeko eta etengabeko autonomia eta garapen profesionala sustatzeko gai izan daitezen.

Web-mintegian, hizkuntza-zentro honek barne-prestakuntzaren bilakaeran egindako ibilbidea aurkeztuko da, xede izanik irakasleen benetako ikaskuntza-komunitatea eraikitzea. Prozesu hori bultzatzeko garatu dituzten ekintzak eta estrategiak azalduko dira, hala nola  klaustroan bertan adituak identifikatzea, prestakuntza-ekintzak bildu eta antolatzea, hausnarketa partekaturako guneak sortzea — "ostiral pedagogikoak", esaterako — eta berdinen arteko ikaskuntza sustatzea. 

Komunitatea sendotzeko lagungarri izan diren elementuak ere jorratuko dira: irakasleen ekarpen, ezagutza eta esperientziak aitortzea, ikas-komunitateko kide izatearen sentimendua indartzea, lankidetza sustatzea eta konfiantzan zein elkarrizketan oinarritutako giroa sortzea. 

Era berean, klaustroaren baitan parte-hartze horizontala indartzen duten praktikak aztertuko dira; esate baterako, proiektu partekatuen garapena, denen arteko prestakuntza, lorpen kolektiboen ospakizuna eta erantzukizunen bidezko banaketa. 

Azkenik, dinamika horiek ikas-komunitatean duten eraginari buruzko gogoeta egingo da, eta azpimarratuko da elkarlan profesionalerako kultura sendoagoa eta irakaskuntza-praktiketan koherentzia pedagogiko handiagoa eraikitzen laguntzen dutela. 


Francesca Jándula Congost, Esplugueseko Hizkuntza Eskola Ofiziala (Bartzelona)

 IJándularakaslea da bokazioz, jakin-min handikoa, etengabe prestatzen eta bere ezagutza aberasten jarraitzen duena  eta, behin, beste pertsona batzuei zerbait erakutsi eta hobetzen lagundu nahi ziela erabaki zuena.

Bartzelonako Unibertsitatean lizentziatu zen Hispaniar Filologian eta Frantses Filologian. Betidanik trebatu da ikaskuntzari aplikatutako teknologia berrietan, baita ikaslearen zein irakaslearen ikuspegitik talde-lana sustatzen duten pedagogietan ere; azken horiek, neurri handi batean, belar-hockeyko jokalari gisa emandako 27 urteetako esperientziaren ondare dira. 

Bigarren Hezkuntzan eta hainbat hizkuntza-eskola ofizialetan aritu da lanean, eta beti bilatu izan ditu berrerabili eta egokitu ditzakeen irakaskuntza-patroiak. Egun, Esplugueseko Hizkuntza Eskola Ofizialean dihardu, frantses-irakasle eta komunikazio globaleko koordinatzaile gisa; eginkizun horrek aukera eman dio, mundu digitalaren bidez, "mundua" modu zabalagoan ezagutzeko. Hizkuntza-eskolako koordinatzaile pedagogikoa ere bada 2022az geroztik. 

Francesca Augé Soriano, Esplugueseko Hizkuntza Eskola Ofiziala (Bartzelona)

Augé Esplugueseko Hizkuntza Eskola Ofizialean ari da italiera-irakasle gisa 2002az geroztik, eta zuzendaritza-taldeko kide ere bada 2022tik. 

Didaktikarekiko duen interesak bultzatuta, hizkuntzaren eta literaturaren didaktikan graduondoko ikasketak egin ditu, eta, horiez gain, Italiako hizkuntza eta literatura sustatzera bideratutako masterra ere badauka. 

Bigarren Hezkuntzako eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen hezitzaile gisa aritu da, eta material didaktikoen egilea ere bada. Bere ustez, bokazioa, ikerketa eta talde-lana dira bizialdi osoko irakaskuntza eta ikaskuntza sostengatzen dituzten hiru zutabe nagusiak.