Irakasbil
Ebaluazioa
Ebaluazioa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Azterketen Diseinu Unibertsala (UTD): Hizkuntza-ebaluazio bidezko eta inklusiboago baten bila
- Didakteka
- Created: 17 December 2024
- Visits: 710
- Comments: 0
- Favorites: 0
Nola sortu hizkuntza-azterketa inklusiboagoak eta fidagarriagoak? Azken urteotan, gero eta gehiago hitz egiten da hizkuntza-ebaluazioetan aniztasunari eta inklusibitateari erantzuteko beharrari buruz. Cadizko Hizkuntza Eskolan azaroaren 15ean eta 16an ospatu ziren GIELEren jardunaldietan, Antonia Liberalen "Atención a la diversidad / adaptaciones" tailerrean parte hartzeko aukera izan genuen. Bertan, hizkuntza-mailen egiaztapenean Azterketen Diseinu Unibertsala (Universal Test Design, UTD) aplikatzeko gako interesgarriak jorratu ziren.
Sarrera honetan, UTDk hizkuntza-ebaluazio bidezkoago bat lortzeko eskaintzen dituen printzipioak, HABEren eguneroko jardunarekin duen lotura, eta bere aplikazio praktiko nagusiak azalduko ditugu.
Adimen artifizialaren aukerak (GIELE 2024, Cadiz)
- Didakteka
- Created: 5 December 2024
- Visits: 565
- Comments: 0
- Favorites: 1
Azaroaren 15ean eta 16an GIELEren VI. Jardunaldiak egin dira Cadizen. Aurtengo leloa hauxe izan da: “Ebaluazioaren kontzeptu giltzarriak egungo testuinguruan”, eta bertan, hizkuntzen ebaluaziogintzan gabiltzanon eguneroko kezka diren gai-alorrak lantzeaz gain, Adimen Artifiziala eta Behar berezietarako egokitzapenak izan dira aurtengo langai nagusiak.
“Gamificación en ELE: la transformación de un examen final en un juego (de escape)” artikuluaz
- Didakteka
- Created: 20 November 2024
- Visits: 930
- Comments: 1
- Favorites: 1
Artikulu honetan, Susana Madinabeitia idazleak gaztelaniaren irakaskuntzan amaierako ebaluazioa egiteko gamifikazio-proba bat (ihes-gela) erabiltzearen esperientzia azaltzen digu.
Hasteko, gamifikazio-probaren nondik norakoak azaltzen dizkigu. Proposatzen den ebaluazio-proba 30 minutukoa izango da, gutxi gorabehera, eta gaitasun digitala, pentsamendu kritikoa eta talde-lana ebaluatzen ditu. Aurretik, ebaluazio-proba nolakoa izango den azaldu ondoren, ikasleei zenbait jarraibide ematen dizkie irakasleak, egunean bertan: “ezin duzue gelatik atera, gaztelaniaz hitz egin behar duzue eta taldean lan egin behar duzue”. Horretaz gain, irakaslea ez da gelan egongo eta bideokonferentziaz jarraituko du saioa, baina txata erabil dezake saioaren jarraipena egiteko eta ikasleen lana bideratzeko. Azken probaren xedea izango da ikasleek jarduera egin ahal izatea eta amaierara iristeko gai izatea, euren kabuz edo ahalik eta laguntza gutxienarekin. Horrela, joko-mota honen bidez, ikasleek hizkuntza-gaitasuna garatuko dute eta hizkuntza-ezagutza modu atsegin eta errazean barneratuko dute.
Desgaitasun intelektuala. Ebaluazioa eta egiaztatzegintza.
- Didakteka
- Created: 14 November 2024
- Visits: 680
- Comments: 0
- Favorites: 1
2020 irailaren 9ko Aginduan xedatutakoari jarraikiz, ezagutzaren gaineko gaitasuna mugatzen dien desgaitasuna duten ikasleen kasuan egokitzapenak egin dira egiaztatzegintzako B1 mailako azken hiru deialdietan. Egokitzapen horien berri emango da sarrera honetan.
Ataza bidezko ebaluazioa (Fernández, C. R.)
- Didakteka
- Created: 19 July 2024
- Visits: 802
- Comments: 0
- Favorites: 0
Claudia Fernándezek Editorial Difusión blogean labur azaltzen du zergatik den arrazoizkoa atazen araberako ebaluazio sumatiboa bideratzea irakaskuntza komunikatiboaren esparruan. Adituak bi errubrika proposatzen ditu (sarreraren bukaeran, euskaratuta), eta irakasle bakoitzak nahieran egokitu ditzake ebaluazio-irizpide hauek. Nolanahi ere, funtsezkoa da ikasleek aldez aurretik ezagutzea zein ebaluazio-irizpideren arabera balioetsiko den beraiek egindako lana atazan.
H271 - Mahaingurua
- Bideoteka
- Created: 27 June 2024
- Visits: 466
- Comments: 0
- Favorites: 0
Joanba Bergarak, Gudrun Ericksonek, Neus Figuerasek, Justo Egañak, Aintzane Ibarzabalek eta Josu Peralesek mahainguru batean parte hartu zuten 2009an HABEk EALTArekin batera antolatutako sinposioaren barruan.
Ebaluazioan eta hizkuntza-azterketetan jokabide egokiak sustatzeko gida-lerroak - EALTAren ekarpena sinposioa eratu zuten EALTAk eta HABEk Donostian 2009ko azaroaren 13an.
H270 - HABEren egiaztatze-sistema EALTAren gida-lerroen ikuspegitik
- Bideoteka
- Created: 27 June 2024
- Visits: 400
- Comments: 0
- Favorites: 0
Justo Egañak, Aintzane Ibarzabalek eta Josu Peralesek hitzaldi bat eman zuten 2009an HABEk EALTArekin batera antolatutako sinposioaren barruan, "HABEren egiaztatze-sistema EALTAren gida-lerroen ikuspegitik" izenburupean.
Ebaluazioan eta hizkuntza-azterketetan jokabide egokiak sustatzeko gida-lerroak - EALTAren ekarpena sinposioa eratu zuten EALTAk eta HABEk Donostian 2009ko azaroaren 13an.
H269 - Buena práctica en evaluación de lenguas: directrices, realidades y retos
- Bideoteka
- Created: 27 June 2024
- Visits: 454
- Comments: 0
- Favorites: 0
Neus Figuerasek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2009an HABEk EALTArekin batera antolatutako sinposioaren barruan, "Buena práctica en evaluación de lenguas: directrices, realidades y retos" izenburupean.
Ebaluazioan eta hizkuntza-azterketetan jokabide egokiak sustatzeko gida-lerroak - EALTAren ekarpena sinposioa eratu zuten EALTAk eta HABEk Donostian 2009ko azaroaren 13an.







